Gaurko kronika. Azaroaren 7a, eguerdiko 12:45ak. Behobia-Pausuko zubia. Eguraldi umela; ateri. Jendea harat honat dabil iparraldetik hegoaldera eta alderantziz. Arrazoia: erosketak, lana, aisialdia... eta migranteak ageri dira giza-paisaian, bakoitzak bere eginkizunean, besteak zertan diren kupidarik edo axolarik izan gabe. Azken egunotan iritsitako batzuk hasi dira zubi aldera hurbiltzen. Kontrola eskuineko errailean dago ezarritako. Neska beltzaran bat ezkerreko espaloitik abiatu da, baina polizia konturatu, errepidea gurutzatu eta ezkerreko espaloian, zubiaren erdi-erdian egin dio stop. Neska argibideak ematen saiatu da baina poliziak, behin eta behin, zubiaren beste aldeko kontrol-bulegoa joan behar duela hatzez erakutsi dio eta bertara abiatu dira biak. Bitartean, beste neska bat gauza bera egiten saiatu da eta zubiaren erdian atzera egin beharra izan du polizia jabetu denean.5 minutu barru, gelditutako neska aske utzi eta hegoaldera bidali dute, besterik gabe.Kale egin duena, zubi erdi aldetik atzera egin duena eta alde honetan zain zeuden beste bi neska elkarrengana bildu eta pixka batean atseden hartzea erabaki dute. Arratsaldean agian, gauean agian, biharamunean agian ... jauzi egiteko prest leudeke; nondik? Auskalo!