Síguenos en redes sociales:

Lanbide heziketako orientazailea euskalduna ikasle euskaldunentzako

Lanbide heziketako orientazailea euskalduna ikasle euskaldunentzakoJavier Bergasa

CIP Donapea IIPko ikasle euskaldunak, D ereduan ikasi dugunok, testu bat seinadurekin Hezkuntza Departamentuan, instantziaren bitartez, sartu dugu. Bertzaldetik Arartekoari eskaera bera ere helarazi diogu. Gure eskaeran, orain azaltzen dizuguna helarazi diegu Hezkuntza Departamentuaari eta Arartekoari.

CIP Donapea IIPn 17 ziklo eskaintzen dira, horietatik 4 soilik dira euskaraz. Donapean dagoen euskarazko eskaintza urriak behartzen gaitu ereduz aldatzera eta Lanbide Heziketa nahi ez dugun hizkuntza batean ikastera. 

CIP Donapea IIPn, bildu ditugun datuen arabera, 1032 ikasle gara; horietatik 133k D ereduan jarraitu ahal izan dugu ikastekin eta D eredutik datozen 165 ikaslek gutxienez ezin izan dute. Hau da, CIP Donapea IIPko ikasleen % 30 D eredutik iritsi gara ikastetxe honetara, baina ez dugu baztertzen gehiago izatea.

CIP Donapea IIPn bi orientatzaile daude, bata lanaldi osoan eta bestea ikastetxera bi egunetan etortzen dena, azken hau da euskara orientatzailea.

Lanbide Heziketako orientatzaileek ikasleak gidatzen dituzte heziketa-zikloak aukeratzen, praktika profesionalak bilatzen eta lan-merkatura trantsizioa egiten. Badira aholkularitza ematen dutenak, gatazken prebentzioan eta konponbidean laguntzen dutenak, baita inklusioan ere. 

Horrela, euskara orientatzaileak astean bi egunetan bakarrik eman diezaguke arreta D ereduan ikasten jarraitzen dugun ikasleoi, gainontzeko hiru egunetan orientatzeilerik gabe gaude, horrek ekar ditzakeen oztopo eta arazo guztiekin. 

Aipatu dudan bezala, gaztelaniazko zikloetan matrikulatu diren D ereduko ikasleak daude, aukeratutako ziklo horiek euskaraz eskaintzen ez dituztelako. Baina orientatzailearen harreta ikasle horientzat ere euskaraz izatea nahi dugu, ikastetxeko komunikazio-hizkuntza euskara izatea nahi baitugu. Eta ahal dela uste dugu orientatzaileen ordutegiak ez daudelako sartuta LHko prestakuntza arautuan.

*Egilea Donapea II ko ikaslea da