Gerardo Mungia idazleak esplikatu behar izan zuen pastoral bat zer zen, Bortzirietako herri horretako Udalari bere Karmen Etxalarkoa bertan an- tzeztea proposatu ziolarik. Pentsatzekoa da argibideak eman behar izan zituela Prosper Meriméez, haren nobelaz eta bertan ager- tzen den etxalartar ijito pinpirinaz ere. Ez zen aurrekaririk hoberena, baina sortzaileak jakin zuen herritarrak bereganatzen. Proiektua aitzina doala, lerro hauen sina- tzailea da lekuko. Udaberri goiztiarreko igande arratsalde batean, 50-60 lagun zenbatu zituen Etxalarko pilotalekuan, gazte eta heldu, emakume eta gizon, txistulari eta atabalari baten doinupera kantan eta dan- tzan. Jende hori guztia mendian izan zitekeen, eguraldi apartaz profitatzen, edo jaiegun batek atsedenaz gozatzeko eskain- tzen dituen aukera ugarietariko edozeinetan. Hor ari zen, ordea, oroimenean oraindik ez erabat itsatsitako testua ezpainetara- tzeko eginahalean, erdizka ikasitako dantza-pausoak zangoetaratzeko lehian. Etxalartarrak ez dira lehenak izanen pastorala Zuberoatik ateratzen. Iruñerriko euskal jendeak Joxemiel Bidador idazlearen omenezkoa taularatu zuen joan den urtean. Lehenago bertze “hiri-pastoral” bat izana zen Baionan, baiones euskaldunen eskutik. Itzaltzen ari den suaren azken lekukoen agonismoarekin joan izan gara Zuberoara bertze herrialdeetako euskaldunak. Kultur moldeen esportatzaile bilakatu da, ordea, azken hatsetan zegoena. Pastoral guztiek testu bat dute, sortzaile baten bakarlana. Alabaina, testu hori ez da deus herri oso baten auzolana gabe. Eredu hori ederki egokitzen zaio gurean hain indartsu dabilen eredu komunitaristari: taldeka sortu, taldeka kontsumitzeko. Erdaraz, berriz, bakarka gureganatzen ditugu, etxeko epelean, liburuak eta telebista saioak. Etxarlatarren apustua zertan gelditzen den, heldu den irailean jakinen.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
