MENDE erdi besterik ez da -gutxi batzuk pixka bat lehenago- ikastolak abian jarri zirenetik Euskal Herrian. Inflexio puntutik harago, EHko historian lehena eta geroa markatu duen une bezala marraztu litzateken garaia esan arren ez naiz gorrituko. Euskara ikastea edo egitetik, aldaketa edo iraultza gorena iruditzen zait euskaraz irakastea edo ikastea. Sabino Aranak berak ere izena asmatu zuenean -“Ikastola”, ikasteko fabrika- ez zuen atzemango euskaraz ikasiz euskaraz pentsa-tzeko ezin besteko bidea jorratzen dela eta horrekin hizkuntza horretan bizitzea.

Azken bi belaunaldiei ez zaie erraza egingo hezkuntza sistema guztietatik landa, kooperatibak osatu, elizako lokalak eskatu, ia ezkutuko bilerak egin, borondate oneko irakasleak bilatu, testu liburu edo gainerako material oro asmatu eta herri bakoitzean edota hirietako auzoetan talde txiki ba-tzuk nola abiatu ziren, ikastola izan hori bandera bezala erabiliz.

Egun hauetan, bihar abian jarri bide den grebaren aurrean, aspaldi bezala, eskola publiko eta pribatuen arteko eztabaida azaldu da hedabideetara. Informaziotik haratago iritzi artikuluen aurrean geratu naiz eta, hauetatik, gurasokide ez ezik nire umeen irakasle izan zenaren batenean. Izenburua, “Ikastolak-eskola publikoa: elkarlanean ala mokoka?” eta sinadura ikusteak dardara eragin dit, 30 urte pasatxo direlako Bilboko Santutxu auzoko Karmelo ikastolak, hainbat hilabete ez ezik urteen ondoren bi alde ongi bereiztuen artean bozketa egin eta Eskola Publikoa izatea erabaki zuelako.

Esan gabe doa, beste aukera pribatua bezala jarraitzea zela. Oraindik jarraitzen duten erligioso edo kontzertatuak bezala alegia. Bazegoen beste bide bat eta, itxura denez, ba dago oraindik ere, aipatu zutabe horren egileak orduan lideratzen zuen talde baten iritziz -bozketa hartako galtzaileak baina influentzi hadiaz- dionetik.

Ba dagoela diot, duela 30 urte baino geixeagoko argudio berberekin azaldu delako duela 10 eguneko Berrian. Alegia, Asanblada subiranuaren iritziari muzin eginez, oraindik.