Mugatik

Vox Noainen

22.06.2021 | 01:09
Vox Noainen

Fakebat zela uste nuen. Zirikatzaile burlatiren batek zabaldutako adar-jotzea. Uste okerra, inondik ere. Noaingo batailaren oroitzapena zutik atxikitzeko urtero Getzen biltzen diren nafar abertzaleek ustekabeko lagunak izanen dituzte heldu den larunbatean, delako guduaren 5. mendeurrenaren ospakizunean. Vox ere Noaina joanen baita, bertzeen toki berera eta ordu berean. "Probokazio" hitza irakurri dut han eta hemen. Izatez, badu halako kutsua. Alderdi ultraeskuindarrak ez du adierazpenik egin bere deialdiaren xede eta zergatiez. Hala ere, ez da arrunt azkarra izan behar ikusteko kontrakarrean baizik ezin direla izanAbascalen alderdiaren arrazoiak eta urtero ibilaldia antolatzen duen plataforma herrikoiarenak. Erran gabean ere, garbi ageri da Nafarroaren orduko derrotazdolutzera joanen direnei Espainiaren orduko garaipenamuturrera-tzeko asmoa. Alde horretatik, jakin minez nago nola askatuko duen korapiloa Arasti jaunak, Madrilgo Gobernuak Iruñean duen ordezkariak. Voxen elkarretaratzea debeka-tzeko barrenik izanen ote du? Hala egin ezean, bere menpeko gizonak igorriko ditu bi taldeen arteko istiluak ekiditeko aitzakian? Hala bada, denok dakigu nori oldartuko zaizkion, eta nor babestuko.Bortz mende geroago,memoriaren bataila ematera heldu dira Noaina Espainia inperialaren aldarrikatzaileak. Zerbaiten seinale izanen da, horren premia ikusi badute. 2012az geroztik, Nafarroaren independentzia galduaren hautsak harrotzen ahalegintzen ari da hemen jende mordo bat. Ez naizhaien arrakasta neurtzera ausartzen; zaila irudi-tzen zait hain (h)istorio/a zaharrarekin kontzientzia berriak inarrostea. Baina, auskalo. Aurten, inoiz baino zalaparta handiagoa ateratzeko itxura du 500. urteurren honek, etaVoxek ere izanen du bere merezimendu apurra. Iragana ez da guztiz iragan.

noticias de noticiasdenavarra