latuak eta olatuak, eta ez surfea-tzekoak bereziki. Zenbat olatu pairatu beharko ditugu datorren urtean? Surrealismo hutsa ematen du bizi ari garen fantasiazko film honek. Dagoeneko covid-19aren hirugarren olatua agertzekotan omen dago. Hala diote datu eta aditu guztiek. Badirudi mundua erabateko apokalipsian sarturik dagoela, eta albisteak gero eta txarragoak dira zenbait kasutan. Azkena koronabirusaren aurkako txertoa jartzen hasi den garai honetan zabaldu da, eta birusaren mutazioekin du zerikusia. Antza denez, birusak ez daki geldirik egoten, eta handitzen eta eraldatzen da tai gabe, infekziorako bidea erraztuz eta zabalduz. Horixe baieztatu omen dute Erresuma Batuan. Bertan atzeman duten mutazio berri batek alarma guztiak piztu ditu hainbat erakundetan. Ez dirudi mikrobio berria txarragoa denik, baina duen kutsatzeko boterea askoz handiagoa omen da. Hortaz, berriz hasiko dira zenbakien dantza gora eta gora, eta kasuak biderkatzen, ia kontrolik gabe.

Ez dirudi Espainia oso keztaturik agertu denik aldaera berriarekin, eta beste herrialde guztiek egin duten ez bezala, ez ditu herrialde horrekiko mugak eta hegaldiak moztu, badaezpada (badakizue zein azkarrak diren bertako politikariak). Mutazio berriaren lehen kasuak beste herrialde batzuetan antzeman dituzte, eta seguruenik, Espainia aldean agertuko dira gaixo berriak, kutsatze horrekin infektaturik.

Antza denez, birusak gerra luze eta sakona luzatu nahi dio gizateriari. Eta orain, mundu globalean ekoizten ari den txertoak mutazio berriaren kontrako ahulezia edota afektibitate negatiboak erakutsiko balitu, zein izango litzateke hurrengo estrategia? Berriz, ikerketa eta laborategiek beste antidoto baten dosi zehatzak produzitu? Dirutza galantak irabazi berriz?

Ez dira garai onenak mundu pandemiko honen-tzat. Urgentziazko bilerak egingo dituzte taktika berriak eta seguruak programatzeko eta laborrizko egoera hori buelta ematen saiatzeko.

Bitartean, Gabonak gurekin daude, eta goibelduraz, tristeziaz eta zalantzaz beterik heldu dira gure artera.