Zirrikituetatik begira

Legez kanpoko besarkadak eta legezko genozidak

24.05.2021 | 00:49

Agure bat oso gaixorik dago Logroñoko ospitalean. Faltsututako identitateaz ingresatu zuten, baina infernuko txikitok denean izaki informatzaileak. Marokok oso gaizki hartu du Brahim Ghali, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidente eta Fronte Polisarioaren burua, Espainiako ospitale batean hartu izana. Rabateko gobernuak ezin izan du jasan bere kontakizunaren arabera genozida gupidagabea denari emaniko arta. Mendekuz ireki ditu Ceutarako ateak: "To, hor dituzue milaka nerabe eta gazte, zuentzat arazo eta gastu baizik ez direnak. Marokoren opari."

Nerabe eta gazteek bat-batean Afrikako mutur ustez pribilegiatu batean ikusi dute beren burua. Lehen mundua omen. Gaizkileak dira, ordea. Turista britainiarrak samaldan hartzeko irrikaz gaude, baina sosik eta paperik gabeko bisitaririk ez du inork nahi. Santiago Abascalek goraki errepikatu du Trumpen esaldia: "Horm-atzar garaiek bizilagun onak egiten dituzte". Amurrioarraren adiskide eta sokalagun den Cristina Seguí kazetariak hormak eraiki ez ezik besarkadak ere debekatu nahi lituzke: "Pocas imágenes reflejan mejor la decadencia moral de esta gente y sus discursos buenistas. Oenegista abrazando a un ilegal tras pasar 4 min en las gélidas aguas mediterráneas, y él aprovechando la turgencia de sus senos..." idatzi du Twitterren. Nor aproposagorik gizartearen gainbehera moralaz hitz egiteko!

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak Brahim Ghaliren aurkako kautelazko neurririk ez hartzea erabaki du, baina, aldi berean, artxibatuta zegoen auzia berriz ireki. Genozidio deliturik egin zuen ikertuko dute. Ziur nago ez zuela halakorik egin, baina ikerketa batek frogatu behar badu haren errugabetasuna, aurrera. Marka da, ordea, okupazio haren eran-tzule zuzenen ondorengoek, eta gaur egungo zapalketaren arduradun gorena den Mohamed VI.a erregeak, horrelako auzirik ez izatea. Sanchezen Gobernuak emandako 30 milioi euro hartu berri ditu. Ez harritu Espainiako errege zaharrari elkarrekin txin-txin egiteko deitzen badio.

noticias de noticiasdenavarra