uela 25 urte ezagutu genuen deituriko Alcàsser Kasua -hiru neraberen bahiketa, tortura eta erailketa- gaur egunerako berreskuratu du Netflix plataformak. Dirudienez, telesailak primeran erakusten duela ere ikusleriak irabazteko telebista-kate ezberdinen artean izan zen borroka zekena eta zikina, muga etiko eta deontologiko gabeko eta arimagalduko borroka, Telebasura delakoa sortarazi zuena hain zuzen, ordura arte ezezaguna. Geroztik ia hiru hamarkada igaro dira eta egoerak etsigarria izaten jarraitzen du: telebista-kateen arteko kuartelik-gabeko tirabirak egunetik egunera zorroztu egiten dira eta, lotsa erabat galdu izana, telebasuraz inguraturik jarraitzen gara derrigorrez nahiz eta inork ez du bere burua aipatutzat jo. Are gehiago, ikusten diren zenbait saiotan eseritzen diren pertsonai famatu gehienak entzuleon aurrean erreferente etiko gisa aurkezturik dira, zelako astakeria... Hala ere, zerrenda ez da laburra.

Azken asteotan, abizen handiko emakume bat, ikusleria nagusieneko saio batzuetan egon eta gero, haren aldeko ad hoc prestatutako atrezzoaren eta giroaren esker, indarkeri matxistaren aurkako borrokaren ikono bihurtu da bapatean, arinkeri hutsa, sineztezina... Duela hilabete t'erdi aitak bahitutako nesketako baten gorpua aurki-tzeak erreleboa hartu dio eta telebista-parrillako tarterik mamitsuenak bereganatzeko lasterketa mediatikoa hasi da berriro, non hizlari soldatapeko iritziak, baita ezer ez dakitenen ere, protagonista nagusiak dira morboa eta sensazionalismoa zabaltzeko aproposako zubi bihurtuz. Eta azkenik, partidu politiko ezberdineen jokaeraz, zer esan? Ba berriro ere nahiago izan dutela alderdi- interesen probetxurako mezuak zabaltzea Tenerifen gertatutako izugarrikeriari elkarrekin aurre egitea baino: aitak txikiak hil dituela bere emazte-ohiari minik lazgarriena eragiteko. Eta hola, noiz arte?

Gaur ere indarkeria matxista ikuskizun, anekdota edo aitzakia bihurtzen duten guzti-guztiei nere mespretxurik esankorrena adierazi nahi diet. Esanda dago.