ileroko soldata kobratu ostean, begi kliska batean etaariketa masokista eginezfakturak ordain-tzen hasten gara, eta banketxeek kenketak eta kenketak egiten dizkigute, dituzten bezero potoloek beren poltsikoak bete ditzaten.

Ordaindu beharreko faktura polemiko horietariko bat argi-indarrarena da, tai gabe eta logika guztien kontra igotzen ari dena. Egunero entzuten da hedabideetan preziorik altuenak aurreko egunekoaren langa gainditu duela. Konplikatua da uler-tzen baina energien nahasmenetik dator garestitze hori, eta gezurra badirudi ere, aldaketa klimatikoak ere sekulako eragina izaten du aspektu horietan. Adibidez tenperatura altuak daudenean prezioetan ere nabaritu egiten da.

Kontua da energia sal-erosketa bitxi eta manipulatu horretan oligopolio elektriko espainiarra (betiko enpresak) diru kantitate neurtezinak eta era berean lotsagarriak poltsikoratzen ari dela. Nekez erabiliko dira Eolo jaikoaren bufadaz sortzen diren energia iturriak, horiek ez baitute atarramendu nahikorik ematen. Horrexegatik, Iberdrola edota Repsol makroentitate zinez “sozialak” beharrezkoak diren argia edota gasaren prezioetan ez dira mugarik jartzen ari. Bezeroak ordainduko du bere prekarietatetik, itolarrian dagoen arren.

Ordainketa horiek guztiak batzen dituzte gero, eta biba! Iberdrola enpresak 1.500 milioi euro baino gehiago irabazi ditu jadanik aurten.

Erabat lotsagarria eta onartezina da esatea modu ziniko eta perbertsoan inoizkorik preziorik handiena jarri behar dutela derrigorrez zure etxean argia piztu nahi baldin baduzu, eta ondoren, milioiak eta milioiak irabazi dituztela haizatzea. Betiko legez, lerdo aurpegia ezartzen zaigu; nola ez, gutaz trufaka ari direla uste baitugu.

Enpresa energetiko potente horiei zergak ezarri beharrean argi-indarraren BEZa jaitsi du Gobernuak arazoa hortxe amaituko balitz bezala. Interbentzio publikoa beharrezkoa litzateke arazo horretan, bestela botere politikoak pertsonen mesfidantzaren faktura ordaindu beharko du. Derrigorrez ere bai.