erenegun gauean Oscar zine-sarien festa ospatzen zen. Bertan, aurkezleari eman zion zaplaztekoarekin, Will Smith aktoreak, maritxulo hutsa bihurturik, izorratu lortu zuen gala. Argi daukat ez dagoela aitzakiarik, inongo lekuan, halako portaerako. Hala ere, gertakariaz harago, beste xehetasun bat da benetan atentzioa eman didana: hainbeste kazetariek, baita ehunka mezu sare-sozialetan ere, ea gidoiaren parte zen ala ez beren buruari galdetuz. Tira, halako zerbait ez zatekeen inor harrituko: ekitaldi hauen antzezpenak gustu txarreko eta graziarik gabeko txisteak egiteko joera izan ohi du, erridikulua urra-tzeaz gain hipokrisia hutsa den postureoa. Hori esanda, eraso bat, hainbeste jenderentzat eta normaltasun osoz, ikuskizun baten parte ahal izateko aukera izateak berak erabateko egonezina sortzen dit. Geroxago, gizonezko aktore onenaren Oscar saria aukeratua izanik, Smith-ek emandako esker-hitzaldiaren esaldi batekin berdin sentitu nuen: Maitasunak gauza zoroak eginarazten dizkit. Bai arriskutsua... Egun hauetan, beste eraso bat albiste izan da ere: adingabe bat makurrarazi eta ostikatu egin dute beste ba-tzuek, hirugarren batek grabatu eta sareetan zabaltzen duen bitartean. Irudiak begiratzea, iruzkinak entzutea, bata eta besteak gure inguru hurbileko mutilak direla jakitea, erdiragarria da. Polizia-ikerketa abian da eta izango den delakoa izango bait da. Nolanahi ere, biktimaren defentsan eta babesean irmo erantzutea nahi dut, baita erasotzaileei zigorra eta behar duten laguntza ematea ere. Baina uko egiten diot horrelako indarkeriak guztioi berdin edota eskakizun berdinez interpelatzen gaituela onartzeari. Balio-etikoei dagokienez, zeozer argi badaukadan etxetik ikasiak atera behar garena da: maitasunak ezin badu aitzakiatzat edo zuribidetzat erabili indarkeriazko erantzunerako, erasoaren biktimak eta biktimarioak adingabeak izatea ere ez. Gehiegi dira oraindik hori eta hola pentsatzen edo sustatzen jarraitzen dutenak. Zigorgabetasuna deritzote.

Berandu gabiltza.