Síguenos en redes sociales:

Markos Zapiain: “Saizarbitoriaren protagonistetako asko neurotiko obsesiboak dira”

Markos Zapiainen arabera, idazle donostiarraren istorioek eta protagonistekedozein pertsonari dagozkion konturik garrantzitsuenen aurrean jartzen gaituzte

Markos Zapiain: “Saizarbitoriaren protagonistetako asko neurotiko obsesiboak dira”SAMPEDRO

SAIZARBITORIA eta iragana(Susa) izenburua duMarkos Zapiainek (Irun,Gipuzkoa, 1963) idatzi berriduen saiakera liburuak, eta RamonSaizarbitoria idazle donostiarrarenlana aztertu du bertan: besteak beste,haren obren iraganarekiko trataeraeta pertsonaien nolakotasuna.Saizarbitoriarenganako mirespenhutsetik harago doan liburu hauautorearen lana hobeto ulertzekomakulu ere izango zaio bati bainogehiagori.

Zergatik Ramon Saizarbitoriaren obrariburuzko lan bat?

Itzela du obra, sotila, ederra. Zorrotzada bere buruarekin eta maisuhandia narrazioa eraiki-tzekoorduan. Liburu izateko zain daudenhainbat aztergai dauzka Saizarbitoriarenobrak kiribilduta, hala nolaeritasunari eta ospitaleei buruzkogogoeta.

Zer dute bere istorioek eta protagonistek?

Istorio eta protagonista horiek edozeinpertsonari dagozkion konturikgarrantzitsuenen aurrean jartzengaituzte; baina, gainera, gure herrikoarazorik gogorrenak ere astintzendituzte. Protagonistak sakontasunpsikologiko handiz daude eraikita.Andreen azalean sartzendenean izaten da, beharbada, berezikitxundigarria Saizarbitoriarentalentua. Istorioek, ostera, funtseanmaitasunaz eta gerraz dihardute.Abortatzea erabaki duen neska malderra,gizartearen indiferentziakinguratutako ETAkidearen heriotza,irudimena oroimenaren aurkaborrokan dauzkan ero baten barnezatiketa, jelosiak edo mendekuakeragindako bikote barruko gerra tragikomikoak,ingurura egokitzekoidazlearen arazo negargarriak, desiraeta asperra, biktimak eta errua?Istorioek funtsera jotzen dute. Denaden, azpitik beti dabil umorea, umoreero eta askatzailea, soilik beldurrari,erruari eta herio-tzari aurreegin dionak erabiltzen dakiena.

Lord Byronen esan batekin hasi duzuliburua: ‘Zorionaren oroitzapena jadanikez da zorion; aitzitik, zoritxarrarenazoritxar da oraindik’. Oso pertsonaiahumanoak dira, beraz?

Bai, animalia orain bizi da, eta gizaespeziearen bilakaerak erabaki dukezkagarria eta mingarria etengabegogoratzea. Urduritasunak, iraganekohanka-sartzea burutik kenduezinak, horrek espezie gisa bizirautenlagundu digu, nahiz eta zorionindibiduala urrutiratu. Hala ere, bada batik bat ona gogoratzen duenjendea, edo amnesia selektiboakbedeinkatu duelako, edo bestelakogaitasuna duelako desastre agerikoarieskuzabaltasun heroikoaren itxuraemateko; gaitasun amorragarriainondik ere iragana xehero oroitubeste erremediorik ez duenarentzat.

Aipatu duzun iragan hori, Saizarbitoriarenlanean, orainean ainguratutadagoela esan izan duzu.

Garrantzitsua izaten da iragana jendearenbizitzan, baina Saizarbitoriarenprotagonisten kasua muturrerainodoa. Goitik behera determinatzendu iraganak oraina, eta txarrerako.Protagonista horietako asko neurotikoobsesiboa da, eta halakoenganohikoa da memoriaren hipertrofia.Herri gisa ere, arazo horri dagokionez,patata tortilla baino espainolagoakgara. Ortega y Gassetek zioenespainolak, desoreka psikologikobaten erruz, etorkizunera begirabarik iraganera begira amets egitenduela, eta gu horretan berdin-berdinakgara. Edozer ospa-tzeko maniakezaugarri deliranteak ditu gurean.Iragana gogoratzeko orduan Italiafaxistak eta Alemania naziak jo zutengailurra. Zergatik sartu nahi gaituztegalbide horretan? Begira, elizakhustu dira, ETA isildu da eta Memoriaari da orain hutsune horiek betetzen.Tenpluak, Parkeak, Legeak, Institutuak,Museoak eskaintzen dizkiogu.Memoriaren aurrean belaunikatzenez dena da susmagarri berria: ezomen du bihotzik, ez errukirik, futitzenda biktimez. Kontsentsu lirdingatsuhorretatik askatu eta ahaztekoeskubidea aldarrikatu beharra dago.

Baina erabateko ahanztura ere?

Beste muturra ere txarra da, noski,totalitarismoek iragana gezurrezestaltzen dute, eta axalekoegiak diragizabanako eta herri amnesikoak.Oreka behar da. Orekatik urrutigabiltza, ordea, Saizarbitoriaren protagonistenabezain patologikoa baitaherri gisa memoriarekin dugunharremana, esajerazio hutsa.

Saizarbitoriaren ibilbide literarioakeuskal gizartearen kronikatik ere baduzerbait.

Ez hori bakarrik. Baina bai, Saizarbitoriakpasioz bizi ditu gure herrikogizarte eta politika gorabeherak, etaezinbestez ageri dira haren literaturan.Zentzu horretan, Euskal Herriangarrantzitsuak diren kezken isla edokronika gisa ere ikus daiteke bereobra: gerra zibila eta ondorioak, emakumeak,euskara, medikuen boterea,indarkeria, tortura, biktimak, zaharrak,ekologia. Protagonistek ezindute beren burua herriaren patutikbereiz sentitu. Batera salbatuko diraedo batera hondoratu. Salbabideindibidualerako aukera ez da ageribigarren mailako pertsonaietanbaizik.