Diana Esteban Ardanazen (Iruñea, 1996) alter egoa da. 2019tik trabestia, iturgintzako lana eta eszenatokiak uztartzen ditu. Horrez gain, dantzaria eta euskal dantza irakaslea da, eta erraldoiak ere dantzatzen ditu.
Trabestismoa tresna politiko indartsua izan daitekeela sinetsita, 2019an bere ahizpa Ritarekin batera, Maruxak taldea sortu zuen, arte draga espazio guztietara eramateko helburuarekin. Gaur egun, taldea hazi egin da eta zortzi lagunek osatzen dute.
Dianaren kultur gomendioak:
- Liburu bat: Ez dut asko irakurtzen, baina azkenekoa Ismael Lozanoren Vagos y Maleantes izan da. Gogorra da, baina errealista.
- Film bat: Big Fish, Tim Burtonena. Asko gustatzen zait, bizitzan fantasiak duen garrantzia gogorarazten didalako.
- Abesti bat: Arropa Zaharrak, Zinez taldearen abesti berria. Benetako temazoa.
- Talde bat: Merina Gris. Duela gutxi ikusi nituen zuzenean eta ikaragarriak dira.
- Aktore bat: Meryl Streep. Ikono bat. El diablo viste de Prada pelikulako bere pertsonaia inspirazio handia da nire dragarentzat.
- Kultur espazio bat: Jimmy Jazz. Txikia baina indartsua, kontzertu on bat entzuteko leku ezin hobea.
Maruxak taldeak musika ere landu du, Talo de txistorra edo Ran Rober Ran kantuen remixekin. Aurten, apirilean, Tapia eta Leturiarekin batera Compostelako erromesa abstiaren bertsio berria kaleratu zuten, harrera bikainarekin.
2024an, Amore Bekatore ikuskizuna aurkeztu zuten, eta Sanferminetako Gaztelu Plaza bezalako agertoki garrantzitsuetara eraman zuten. 2025erako, Maruxak taldea bira berri bat prestatzen ari da: Folklore Trabesti, tradizioak ikuspegi trabestitik berrirakurtzen dituen proposamena da, bere muina galdu gabe. Euskal Herrian barrena 25 data baino gehiago lotuta dituzte bira honetan.