DEPORTES
Osasuna merece más ante el Betis (1-1)
Ainhoa Arroitajauregiren kultur gomendioak
Musikari eibartarrak herriko koro gaztean hasi zen eta azken aldian coverrak egiten aritzen da Gaztea irratian. Laster, bost cover-ez osatutako album bat argitaratuko du
Ainhoa Arroitajauregi 22 urteko musikari eibartarra da. Betidanik darama musika barruan, hasieran, Eibarko koro gaztean eta ordutik, proiektu ezberdinetan murgilduta ibili eta gero, coverrak egiten aritzen da Gaztea irratian. Egun, lan berri bat du esku artean, laster bost cover-ez osatutako album bat argitaratuko du.
Ainhoa Arroitajauregiren kultur gomendioak:
Abesti bat: 'Canción de pop de amor' (Cariño)
Musika talde bat: Huntza. Azken aldian ez dakit obsesioa edo zer den, baina Huntza "non stop"
Liburu bat: Harry Potter saga
Antzezlan bat: 'Nekatutak', Antton Telleriaren bakarrizketa
Film bat: 'Mamma mia' (obsesioa baita ere)
Kultur espazio bat: Eibarko gaztetxea