Beñat Oribe eta Gari Uriarte gazte aguraindarrek osatzen dute Dupla bikotea. 2018an hasi ziren kantuak sortzen eta ordutik euren erritmo dantzagarriek eta letra zuzenek Euskal Herriko zein Estatuko aretoak betearazi dituzte. 2019an eman zioten forma euren lehenengo EP-ari eta iazko urte amaieran 'Nahieran' hamabi kantuz osatutako bigarren lana argitaratu zuen Duplak. Bertan pop, hip-hop, punk, rock, elektronika, trikitia, technoa, reggaetoia zein baladak aurki daitezke, eurek esaten duten moduan: "konplexurik gabe", gainera. Egun, zuzeneko biran daude murgilduta eta kontzertu mordoa dute programatuta udara begira. Hurrengo emanaldiak uztailaren 6an Lesakan (Nafarroa) eta 15ean Markinan (Bizkaia) izango dira.

Duplaren kultur gomendioak:

Abesti bat: 'Ma Vie' (YAY)

Musika talde bat: Ed Maverick

Liburu bat: Uxue Alberdiren 'Euli-Giro'

Antzezlan bat: 'Psike' (Markeliñe) 

Telesail bat: 'El colega canario'

Kultur espazio bat: Gernikako Astra