XSakara ezizenaren atzean Xabier Gutierrez rap-kantari bermeotarra dago. Hamasei urte zituela hasi zuen bere ibilbide musikala eta jada baditu hainbat album eta EP. 2020an orain arteko bere azken lana argitaratu zuen: 'Ilargiaren semea 1619'. Rap estiloan oinarrituta eta beste zenbait genero musikalekin jolastuz, gazteei zuzendutako proposamena aurkezten du XSakarak. Gaur egungo gazteek bizi dezaketen gaiei buruz idazten duenez edozein adineko pertsonak identifikatuta sentiaraztea lortu dezake.

XSakaren kultur gomendioak:

Abesti bat: 'Post malone' (Takin Shots)

Musika talde bat: Michael Jackson eta Etxekalte

Liburu bat: 'Ehun metro'

Antzezlan bat: 'Migrantes' (Pabellon 6)

Film bat: 'Soy leyenda'

Kultur espazio bat: Astra (Gernika)