Síguenos en redes sociales:

Mitxel Santamarinaren kultur gomendioak

Aktore, abeslari eta zuzendari euskalduna antzerkian, zineman eta telebistan ibilia da. Gainera, badira urte batzuk bere Impro konpainia zuzentzen duela

Mitxel Santamarinaren kultur gomendioakOrtzadar

Aktorea, abeslaria eta zuzendaria da Mitxel Santamarina. Antzerkian, zineman eta telebistan egin du bere ibilbide artistikoa. Nabarmentzekoak dira Zentro Dramatiko Nazionalean egindako lanak, 'Como gustéis', zein Arriaga Antzokiaren produkzioetan, 'Erresuma/Kingdom/Reino' zein 'Los enamorados'. Antzerki musikalean espezializatu da, besteak beste, Pabellón 6-eko 'Cabaret Chihuahua' edo 'Chichinabo Cabaret'-en protagonista papera izan du. Telebistan, ETBko hainbat telesail eta saiotan parte hartu du: 'Eskamak kentzen', 'Fake News', 'Barre Librea'… Gainera, badira urte batzuk Santamarinak bere Impro konpainia zuzentzen duela. 

Mitxel Santamarinaren kultur gomendioak:

Abesti bat: 'Sargento de hierro' (Morgan)

Musika talde bat: Parcels

Liburu bat: Oraingoa, 'La revuelta de las putas'; zaharragoa, 'Manolito Gafotas'

Antzezlan bat: 'Una noche sin luna', Juan Diego Bottorena

Telesail bat: 'Mare of Easttown' (HBO) eta 'Intimidad' (Netflix)

Kultur espazio bat: Igorreko Kiñu Gaztetxea; eta egon adi laster Deustun zabalduko duten Zart Kulturgintza Espazioari!