Mirari Martiarena Iraola (Oiartzun, 1986), umoregile, gidoigile eta kazetaria da. ETB-ko saio desberdinetan gidoilari aritu da eta egun Hitzetik Hortzera programan dabil lanean. Idoia Torregarai bikote artistikoarekin batera, 'Luze edo motz' bakarrizketa saioa eskainiz dabil herriz herri. 

Mirari Martiarenaren kultur gomendioak:

Abesti bat: 'Gelaneuria' (Berri Txarrak)

Musika talde bat: Izaki Gardenak

Liburu bat: Iñigo Antsorregiren 'Nire minaren etxea'

Antzezlan bat: 'Fadoak entzuten zituen gizona' (Xake Produkzioak)

Telesail bat: 'This is us'

Kultur espazio bat: Iruñeko Antzerki eskola