Amancay Gaztañaga Sagarzazu (Guayaquil, 1980) Madrilgo RESAD-en lizentziatu zen interpretazio arloan eta biolineko irakasle titulua eskuratu zuen Amaniel kontserbatorioan. Ordutik formatzen jarraitzen du. Kamikaz kolektiboaren sortzaileetako bat da; azken lanen artean 'Matriuska' eta 'Krak' laburmetraia topatuko ditugu, biak kolektiboaren baitan sortuak izan dira. ArteDramarentzat 'Atzerrian lurra garratz' antzezlana idatzi du Ander Lipusekin batera eta zuzendari lanetan ibili da antzezlan berdinean. Telebistan; '3txulo', 'Alardea', 'Beti Mugan' eta 'Intimidad' telesailean parte hartu du aktore moduan azken urteetan. Grises musika taldeko kide ere bada Gaztañaga. 2010etik sei diska argitaratu dituzte. Horrez gain, hainbat bideoklip zuzendu eta editatu ditu talde ezberdinentzat. Bestalde, Zestoako Interpretazioa Eskolako zuzendari eta irakasle da hainbat urtez.

Amancay Gaztañagaren kultur gomendioak:

Abesti bat: Tristura 'Ezpalak'

Musika talde bat: Radiohead

Liburu bat: Nell Leyshon-en 'Del color de la leche'

Antzezlan bat: 'Triptych' (Peeping Tom konpainiarena)

Telesail bat: 'Twin Peaks'

Kultur espazio bat: Azpeitiko Dinamoa