Aitziber Grados Muñoa (Altsasu, 1999) eta Malen Altuna Biteri (Markina-Xemein, 1999) kazetariak dira. Gaur egun “Benetan Zabiz?” Gaztea Irratiko eta EITB Podkasteko podkast saio gaztea eta informala sortzen dute. Tarteka, podkastaren zuzeneko emanaldiak ere eskaintzen ditu bikoteak. “Benetan Zabiz?” podkasta ordubete eta erdiko “saio gaztea, informala, salseroa, umorezkoa eta entretenigarria” dela azaldu dute. Gonbidatu ezagun bat izaten dute atalero eta tarte desberdinak: elkarrizketa, jolasak, galdera inkomodoak eta protagonista famatuen alde intimoena.

Malenen eta Aitziberren kultur gomendioak

Malen

Abesti bat: ‘Haizeak bizirauten’ (Malakias maxupe)

Musika talde bat: Merina Gris

Liburu bat: Nerea Ibarzabalen ‘Bar Gloria’

Antzezlan bat: ‘Sagastitarrak’

Telesail bat: Goenkale (ETB1)

Kultur espazio bat: Ondarruko Etxelila

Aitziber

Abesti bat: Ibil Bediren ‘Perimetroarena’

Musika talde bat: TOC

Liburu bat: ‘Zorras’ (Noemí Casquet)

Antzezlan bat: ‘Kanpora sartzen’

Telesail bat: Merlí

Kultur espazio bat: Bilboko Kafe Antzokia