Ane Mei Aspiazu Etxeandia (Gernika, Bizkaia, 2004) gitarra jotzailea eta Zuzenbideko ikaslea da. Gitarra klasikoa ikasten hasi zen, eta azken urteetan gitarra elektrikora pasatu da. Hasiera baten, beste bi lagunekin bertsio akustikoak egiten hasi zen. Orain, alternatibo eta post-punkean inspiratzen den Mikosis rock taldeko kide da Carla Piercey (baxu jotzailea eta ahotsa) eta Garazi Arriagarekin (bateria jotzailea) batera. Talde gernikarrak Gaztearen Maketa Lehiaketaren 33. aldian parte hartu du, eta Harrobia Saria irabazi du. Hala, Oso Polita diskoetxearekin lau abestiko EP bat grabatzeko aukera izango dute.
Ane Mei Aspiazuren kultur gomendioak:
Abesti bat: Harmonize (Nize) eta Bizarre Love Triangle (New Order).
Musika talde bat: Belako.
Liburu bat: La mala costumbre (Alana Portero).
Antzezlan bat: Itzal(iko) Bagina (Lokatz Loreak).
Film bat: El retrato de una mujer en llamas.
Telesail bat: We are who we are.
Kultur espazio bat: Gernikako Astra.