Mar de Dios (Barakaldo, Bizkaia, 1992) Artean lizentziatua da eta Artea eta Funtzioa Zeramika masterra ikasi zuen ondoren, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. UCMn Arte eta Sorkuntzako Ikerketa masterra ere egin zuen. IDPool, (Vista Alegre, Portugal, 2018) eta Koganecho Artist Residency (Yokohama, Japonia, 2023) programetako egoiliarra izan da. Hainbat sari eskuratu ditu, hala nola Ertibil sariketako hirugarren saria eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak. Bere azken erakusketen artean daude CarrerasMugica galerian ikusgai egon den Kore, Londresen Filet Spacen egindakoa (Natalia Suarezekin batera) eta Donostiako Tabakaleran egon den Batzuk (Ane Lekuonak komisariatua). Hainbat azoketan ere hartu du parte: 2023an Milaneko Salone Mobile eta ARCO Lisboa 2024 eta Madril 2025 (CarrerasMugica galeriarekin). 2023an Home, Casa, Hasiera argitaratu zuen, Peio Aguirre eta COOP argitaletxearekin lankidetzan eta Peio Aguirre, Pilar Blanco eta Estrella de Diegoren testuekin.

Mar de Diosen kultur gomendioak


Abesti bat: Tierra, Chuwi.


Musika talde bat: Indian Ocean.


Liburu bat: No boundary, Ken Wilber eta A director prepares, Anne Boggart.


Antzezlan bat: La Fura dels Bausen Carmina Burana.


Film/telesail bat: Pedro Almodóvarren Todo sobre mi madre filma eta Fleabag telesaila.


Kultur espazio bat: ANTI Liburudenda eta Carreras Mugica arte-galeria, biak Bilbon.