Abesti bat: Hot & sexy. Zara Larsson.
Disko bat: Zuloa. Merina Gris.
Talde bat: Little mix.
Liburu bat: Geronimo Stilton, Reino de la fantasía 1.
Film bat: Pitch Perfect 3.
Kultur espazio bat: Salamankako kultur etxea.
Aimar Zuriarrain Asurmendi, artistikoki Aimarz bezala ezaguna, Zumarragako artista gaztea da, eta musikarekiko pasioa txiki-txikitatik izan du. 15 urte besterik ez zituela, bere lehen abestia kaleratu zuen, bere ibilbidearen hasiera markatu zuena. Eta ondoren, berehalaetorri zen bere lehenengo EPa: 'MI CORE'. Hyperpoparen eta beste musika genero batzuen mugak aztertu zituen proposamen horretan artistak.
2024ko udan 'ENTZUN DEZATELA', urteko euskarazko abestirik biralena, kaleratu zuen. Xenia Casado artista kataluniarrarekin elkarlanean, katalanezko esaldiekin egindako remix bat kaleratu zuten jarraian, eta horrek are gehiago zabaldu zuen haren irismena. TikToken izandako eragina aprobetxatuz, Zea Mays taldearen 'Negua joan da ta' ikonikoa berrinterpretatzera ausartu zen. Bere esentzia errespetatuz ondu zuen kantua, baina bere soinu unibertsora eramanez. Hortik eratorri zen, hain jusut, bere hurrengo proiektuaren bidea.
Euskal musika eszenako promesarik garrantzitsuenetakotzat jotzen da Aimarz, eta bere ibilbidea sendotu du arrakasta biralekin. 'EZEZEZAGUNAK' eta 'OZTEGUNA' (pt. Malakias eta Hazas), izan dira Z aroa hasteko erabili dituen abestiak, eta berriki argitaratu du bere lehen albuma.