Aiora Sedanoren kultur gomendioak
Aiora Sedanoren kultur gomendioak:
Abesti bat: 'Inca Yuyo', Perotá Chingórena.
Musika talde bat: Jorja Smith
Liburu bat: 'Cuerpos Malditos', Lucía Baskaranen eleberria.
Antzezlan bat: 'Itzulera', Dejabu konpainiarena.
Film/telesail bat: 'Los Domingos', Alauda Ruíz de Azuarena.
Kultur espazio bat: Gasteizko Baratza aretoa.
Bonbolinak izeneko talde amateurrean hasi zen 12 urterekin, Aintza Uriarteren zuzendaritzapean eta 2003an aktore onenari Electra saria irabazi zuen. BAI (Bizkaiko Antzerki Ikastegia) eskolan ikasi zuen interpretazioa 2000-2004 urte bitartean eta bukatu aurretik Kukubiltxo antzerki taldean hasi zen lanean eta Agujeros en el cielo luzemetraia egin zuen. Geroztik ikasten jarraitu du antzerkia, kamara aurreko interpretazioa, musika eta dantza bezalako diziplinatan. Hainbat konpainiatan egin du lan ATX teatroa, Marie de Jongh, Benetan Be, Laboratorio teatral Pabellón 6, Teatro Arriaga, Hortzmuga, Anodino Teatroa, Plataforma Tirante, Glu glu, Pikor… Aktore onenari saria irabazi zuen Pabellón 6-eko antzerki laburraren jardunaldietan (2017) eta FANT jaialdian (2022). Azken bost urteetan ahotsa jarri du hainbat iragarki eta dokumentaletan, euskaraz zein gazteleraz, eta ikus entzunezko formatuan garran-tzi txikiko hainbat paper ere egin ditu.