Enrique Martín hedabideen aurrera agertu da gaur, Real Madrilen aurreko partidaren aurretik. Teknikari nafarrak Santiago Bernabeuko norgahiagokari nola eginen dion aurre azaldu zuen. "Ez pentsatzea hobe da, gozatzea. Badakigu nor dugun aurrean, baina Lehen Mailakoak garela sentitu behar dugu eta jariotasunez aritu. Argi dago munduko talderik onenetariko batekin jokatuko dugula, Bartzelonarekin aritu beharko dugunean bezala. Baina badakigu Osasuna garela eta tamainan lehiatu beharko dugu. Momentu polit eta zirraragarri hontaz gozatu behar dugu. Aurreko urteko irailean Bernabeura abiatu beharraren arazoa izanen genuela esan izan baligute... horrexegatik, goza dezaten eskatu behar diet nire jokalariei. Aurrerago eta atzerago egoteko momentuak egonen dira. Nahi dudana nire mutilek jariotasunez joka dezaten da, baloiak ez ditzala erre. Irabazi nahi dugu eta Real Madrili arratsaldea korapilatzeko moduko partida eginen dugu. Jo ta ke arituko gara hasieratik amaierara", esan zuen.
Kanpanasko teknikaria bere taldearen jokoan hobetu nahi dituen alderdiez solastu da. "Real Madrid izugarrizko kalitatea duen taldea da. Nik naturaltasuna eta jariotasuna eskatuko ditut baloia berehalakoan ez galtzeko. Guk baloia gehiago badugu, orduan eta gutxiago izanen dute haiek. Ez daukagunean, haiek deseroso sentiarazten saiatuko gara ahal den heinean, baloia guk eduki behar dugu ordea. Lehen Mailakoak gara. Taldea lehiatzen ikusi ahal izan dugu lehendabiziko bi jardunaldietan. Orain jariotasuna behar dugu; Malagan jasotako golaren ondotik izan ezik, falta izan dugun hori. Orduko hartan, taldeak bere burua askatu eta berdinketa lortu genuen", esan zuen.