Purrustadak
guberrietako pinua agertu da. Urtetik urtera gero eta lehenago. Sanferminetako tonbola gero eta lehenago paratzen duten bezala. Eguberrietako apaingarriak ere bai. Bitartean, taberna-jabeak ederki ari dira terrazak prestatzen, edo hobeki erran, terrazak alde guztietatik ixten, hilabetea bukatu baino lehen zabalduko dituztelakoan. Baina gauza bat da udako terraza irekia, paretarik gabea, eta bertze bat, zenbait tokitan paratu dituzten etxola hertsiak. Ez dirudi alde handiegia dagoenik airea nekez ibiliko den terrazen eta tabernen barnealdeen artean. Eztabaida heldu da, ez ttipia, gainera. Eta eztabaida hizpidera ekarrita, ederra izan da Eguesibarkoa, edo ederra Eguesibarko andere zinegotzi batek mahai gainera bota duen purrustada, Euskaraldiaren kontura. "Euskara ez dagoela nafarren ohiko bizimoduan, are gutxiago Eguesibarren. Dirua gastatzen ari gara jendeak erabiltzen ez duen gauza batean. Euskaraldian diru publikoa gastatzea diru publikoaren erabilera bidegabea, makurra, litzateke". Argudioetan beti koska bat gorago Navarra Sumakoak. Hitz horiek bide puska bat egin dute sare sozialetan, baina ez da deus erran bilkura berean zinegotzi sozialista batek errandakoaz, hots, talde sozialista ez datorrela bat Euskaraldiaren helburuekin, eta gainera, ekimen pribatua dela. Horregatik, udalak ez duela Euskaraldia babestu behar. Ez dakit ba ote dakien bere lehendakariaren gobernua Euskaraldiaren bultzatzailea dela eta lehendakaria, gainera, Eguesibarren bertan bizi dela. Eguesibarko talde sozialista, beraz, ez dator bat nafar Gobernuak proposatzen duen ariketarekin, hots, hizkuntza-ohiturak aldatzeko proposamenarekin, hori "inposaketa" baita. Erranak erran, eta purrustada guztien gainetik, Euskaraldia hemen da, Antsoaingo antzokian giro ederrean egindako aurkezpen koloretsu, bizi eta alaiaren bidez. Ekiogun.
Temas
Más en Pamplona
-
Luz verde de Príncipe de Viana a la transformación del Monumento a los Caídos
-
El Ayuntamiento de Pamplona y CERMIN promueven la participación de las personas con discapacidad a través de un convenio dotado con 15.300 euros
-
Pamplona eliminará 73 ejemplares de seis especies vegetales invasoras de las orillas de sus ríos para preservar la biodiversidad
-
TwIN Govtech: la apuesta de Navarra por una ciudad más innovadora, sostenible y conectada