Historia ezkutatua
arasateko terrazak paratu zirelarik, argi zegoen betirako izanen zirela, alkateak hasieran bertzerik erranik ere. Orain, plaza gehiagoetara zabaldu nahi dituzte. Leku batzuek, berez, aproposagoak dirudite gisako terrazak paratzeko. Bertze batzuek, ordea, ez. Eta kontrako jarrera agertu da. Lekuetako bat San Jose plaza ttipi, xarmant eta apain zuhaiztua izanen zela jakinarazi bezain laster mugitu dira bizilagunak, tartean mojak; eta tartean mojak sarturik badabiltza, aldarrikapen orok halako indar berezia hartzen du. Bi komentu baitaude, Karmeldar oinutsena eta Andre Mariaren mirabeena. Lehenbizikoan, arras ahizpa gutxi bizi dira, denak klausuran, mandatu, erosketa eta gisakoez arduratzen den huraxe izan ezik. Luzaroan, Sor Gregoria izan zen komentuaren eta munduaren arteko zubia; egunero goiti eta beheiti, Nabarrerian eta Kurian. Komentuez gain, Iruñeko inongo gidatan aipatuko ez diren gauza jakingarriak ere badaude katedralaren saihetsak gerizpetutako plazari loturik. Enrike Zubiri Manezaundi euskal idazle luzaidarrak, konparaziora, iturri hartako murmurio hotsa entzun zuen egunero, bertako bizilaguna izan baitzen ia 40 urtean. Haren eskuek dohain berezia izan zuten izadia margolan eta idazkietara ekartzeko, artista baliosa izan baitzen pinturan eta letretan. Bada, Zubiri pintoreak karrika bat dauka Iruñean. Zubiri idazleak, ez, ordea. Egungo Kultura Departamentuaren egoi-tzan, bertzalde, Diputazioaren Euskal Akademia egon zen, helduak euskaldun-tzeko, eta hantxe alfabetatu zen Mikel Laboa, Iruñean ikasle zebilela. Plazaxkako bertze etxe batean, berriz, gerra ondoko lehen ikastola egon zen€ Duela hiru urte, Udalak ekimen bat abiarazi zuen bertzelako historia hori kaleko xaflen bidez agerrarazteko. Aranzadik, ordea, aurrekontuen kontra bozkatu eta aukera galarazi zuen. Auskalo noiz arte.
Temas
Más en Pamplona
-
Jeru, la centenaria de Pamplona que cosió sueños y vibró con Osasuna
-
Patrullaje policial por Buztintxuri para dar respuesta a las quejas vecinales
-
Propuesta para evitar "un terraplén de barro" y unir Mendillori y Lezkairu
-
Cerca de 6.700 personas han elegido ya el cartel que quieren que represente las fiestas de San Fermín este año