viana. Zergatik erabaki zenuten haurrak adoptatzea?

Ezkon bidaian Keniara (Afrikara) joan ginen, eta hango jendeaz, koloreaz eta eskuzabaltasunaz maiteminduak etorri ginen. Haur asko ikusi genituen eta orduan erabaki genuen gutxienez haur bat beltza izango zela gure familian, gure familia ereduan adopziokoa sartzen delako. Afrikak zoritxarrez ez ditu adopzioari buruzko Hayako itunak bete-tzen eta hori dela eta Kolonbiara jo genuen gure etorkizuneko seme-alaben bila eta hor, zorionez, ere beltz koloreko haurrak izan badira.

Zenbat urte ditu Jon Karlosek? Eta Lisethek?

Jon Karlos eta Lisethek hiru urte dituzte.

Zergatik adoptatu zenuten bi ume eta ez bat?

Gure lehengo plana ume bat adoptatzea zen baina adopzioa oso prozesu luzea da. Urteak pasa ziren eta prozesuan beste haur bat nahi genuelako, eta bi izaten baziren errezagoa izango zelako adopzioa. Bi izaterakoan egokitzapena errazagoa izango zelakoan geunden, babestuago sentituko zirelako.

Erraza izan ahal zen arabakia?

Erabakia, bai. Oso argi geneukan. Lehenengo egunetik oso ziur geunden. Elkar ezagutu genuenetik bagenekien hori egingo genuela. Ongi egokitu dira Vianan?

Bai, oso ondo. Hasieran gutxi hitz egiten zuten. Haien hiztegia keinuen bitartez izaten zen. Gogorra izan zen baina pixkanaka-pixkanaka hasi dira hitz egiten. Orain nongoak diren galdetzen diezunean kolonbiarrak eta vianarrak direla erantzuten dute, eta egia da, kolonbiar nazionalitatea eta espainiarra mantentzen dute. Vianarrak direnez asko gustatzen zaie erraldoi eta buruhandietara jolastea.

Zergatik aukeratu zenuten Jon eta Liseth ainbeste umeren artean?

Ez du horrela funtzionatzen. Umeak ezin dira aukeratu, Kolonbian adopzioko arduradunek aukeratzen dute zein den familiarik egokiena haur baterako eta puntuazio baten arabera haur bat egokitzen zaizu. Hau Afrikako leku batzuetan ez da gertatzen, eta hori haurren eskubideen kontra doa. Umearen interesa eta ongizatea begiratu behar da eta ez adoptatuko duten gurasoena.

Zer pauso jarraitu behar dira adopzioan?

Lehenengo zure autonomia erkidegoan izena eman behar duzu, adoptatu nahi duzula esateko modu bat da. Gero deitzen dizute eta esaten dizute zer irakurri behar duzun eta zer bete behar duzun. Guraso izateko ikastaro bat egin behar duzu eta diploma bat ematen dizute. Gero paper guztiak Kolonbiara joaten dira eta bertan zure egokitasuna baloratzen dute. Orduan itxaron zerrenda batean egon behar duzu. 3-4 urte egon zaitezke zain, gero dei-tzen dizute, argazkiak bidali eta hilabete bat pasa behar duzu Kolonbian. Prozesua luzea da, paperak eta paperak, oztopo asko baina oso polita da, eta merezi du. Hori bai oso konbentzituta egon behar duzu bestela atzera botako duzu zure burua.

Zenbat irauten du prozedurak?

3 urte irauten du prozesuak gutxienez. Txinan, adibidez, 5.

Nongoak dira?

Kolonbiako Cartajena de Indias-koak dira, karibearrak!

Zergatik ez zenuten beste leku batetik aukeratu?

Aipatu dugun bezala, Kolonbia leku bat da non oso ongi errespetatzen den adopzioaren inguruko araudi guztia. Oso polita da adoptatzea, baina nahi genuen etorkizuean gure seme-alabek jakitea dena legalki egin dugula.

Zenbat denbora egon dira Vianan?

Bada Vianan, urte bat egingo dute martxoan.

Ikastolara gustuko dute etortzea?

Bai, oso. Beren zigorrik gogorrena edo handiena ikastolara ez etortzea da. Astebukaeretan ere ikastolara etorri nahi dute, pentsa!

Euskara ongi menperatzen dute?

Dena ulertzen dute, orain hasi dira hitz egiten eta hitz batzuk gaztelaniarekin nahasten dituzte. Hori normala da, gaztelaniarekin berdina gertatzen zaie. Rosanak gaztelaniaz egiten die eta nik euskaraz.

Mila, beren irakaslearekin, ongi al daude?

Bai, oso ongi daude Milarekin. Gainera Milak martxa asko dauka eta asko maite dute.