Síguenos en redes sociales:

Zein bizipen gogoratzen ditut euskaraz

besteekin euskaraz hitz egiten ahal dudanean oso ongi sentitzen naiz, arro sentitzen naiz

lizarra. Ni HHn nengoenean euskararekin erlazionatutako egoera gutxi gogoratzen ditut, baina oso markatuta geratu zitzaizkidan ba-tzuk hauek dira:

Gogoan dut HH 2. mailan nengoenean, ikastolan oso irakasle jatorra genuela, eta txikiak ginenez, ia beti, euskaraz hitz egiten genuen. Baina bazegoen nire gelan bat euskara ez zitzaiola ezer ere gustatzen, eta gainera, oso gaiztoa zen; egun batean guztia erdaraz hitz egiten hasi zen inori kasurik egin gabe. Aste horretan Maider irakaslea pentsatzen hasi zen eta ikaslea etorri baino lehen gelako guztioi esan zigun euskaraz egiten ez bazigun kasurik ez egiteko. Hasieran ikasleari ez zitzaion ezer axola, baina aste bat pasa ondoren oso gaizki jarri zen ezin zuelako inorekin hitz egin; eta egun horretatik aurrera ikastolan beti euskaraz hitz egiten hasi zuen.

Gogoan dut ere, errekreo garaian handiek erdaraz hitz egiten zutenean, gu haiengana joan eta euskaraz egiteko esaten geniela eta irainka hasten ginela.

Orain aipatuko dudan hau erabat markatua geratu zitzaidan. HHko azken urtean gure lehenengo irteera egin genuen, 10 kilometrora zegoen herri batera, Labrazara, gau igarotzera. Nik oso-oso ondo pasa nuen, baina azken egunean gurasoak gure bila etorri ziren eta nire ama ikusteak poz handia eman zidan. Eta bapatean, irakasleek gurasoak deitu eta gu frontoi batean sartu gintuzten. Momentu horretan ez nuen nahi nire amaren eskua askatu eta negarrez hasi nintzen frontoian sartu nindutenean. Ordu erdi bat negarrez pasa nuen eta irakasleak iraintzen? hau da, erdaraz hitz egiten, eta irakasleak euskaraz egiteko esaten ziguten baina nik momentu haietan ez nion kasurik ere egiten eta zaplazteko bat emateko gogoa sartzen zitzaidan.

Gero, nire bizitzaren beste etapa batean ere izan ditut euskararekin erlazionatutako egoerak: esaterako, hau gelan gertatu zitzaidan. Laugarren mailan nengoen eta irakasle tuntun bat zegoen, beti, euskaraz egin esanez?. Eta nazka asko hartu nion. Oraindik kasu gutxiago egiten nion. Eta patio garaian ere bazegoen beste irakasle bat kuxkuxeatzera etortzen zena eta beti euskaraz egitea agintzen ziguna.

Gainera nik, txikitan, soinketa egiten nuen eskola ordutik kanpo ikastolan, eta gogoratzen dut, handien eraginez erdaraz egiten genuela.

Eta gero, beste egoera gehiago ere baditut, baina hauek guztiak lotsarekin erlazionatuta. Adibidez, asteburu batean Donostiara joan nintzen nire izebaren etxera eta hango lagun batzuk aurkeztu zizkidan; lotsa handia pasa nuen euskaraz oso ondo hitz egiten zekitelako eta nik tuntuna ematen nuela iruditzen zitzaidalako. Gainera, Josune eta Rafa Ollorekin Azpeitira joan ginenean ere, lotsa pasa nuen hango jendeak oso ondo hitz egiten zuelako.

Egoera hau bera DBHn ere gertatu zait, izan ere, gure koadrila Bianan geundela Tolosako lagun-talde bat etorri zen afaltzera eta beraien lagunak egin ginen; baina askotan esaten zutenaren erdia ez genuen uler-tzen oso azkar hitz egiten zutelako.

Azkenik, DBHn gela barruan gaizki sentitzen naiz adibidez LHkoekin hitz egiten dugunean, eta ia guk baino hobeto hitz egiten dutela iruditzen zaidanean. Momentu horietan lotsa pasatzen dut, kideekin gauden momentuetan bezala, euskara guk baino hobeto hitz egiten baitute. Gainera, Bianan futbolean jolasten dut eta nire ekipoan bik baino ez dakigu euskaraz; eta Bilbo edo Donostiara jolastera joaten garenean ondo sentitzen naiz besteekin hitz egin dezakedala ikustean eta garrantzitsua sentitzen naiz.