Kale kantoian nago, potolo burusoil bat heldu da niregana bere zakar poltsarekin. Gero eta hurbilago, gero eta hurbilago? tapa altxatu dit eta zas!!!! Eskuak harrapatu dizkiot: jajajajajajajajajajajajaja?

-Aaaaaaaaaaiiiiiiiiiii !!!!!!!!!

Ziztu bizian atera da zakar poltsa lurrean utzita eskuari helduta.

Herenegun berriz, betaurrekodun mehar bat etorri zen, "bu" esan orduko arineketanatera zena betaurrekoak ahaztuta, kotxe batek zapaldu dizkio, gizajoa?

Orain xahar bat heldu da, honi sustorik ez diot emango bestela? Pastela?

Hemen nago asperturik deus egin gabe?baina itxaron,orain tipo dotore bat heldu da bere gorbatarekin, ? zakar poltsa behatz puntarekin helduta, tapa altxatu du nolabait, eta gorbata harrapatu diot!!! Jeejjeeejje! Aurpegia gorri gorri eginda joan da arnasarik hartu ahal izan gabe...

Jooooppppee!!!!!! Orain bere bizkartzainek besoetan naramate?

Utxintxa

Ipuin honekin Paulo Ramos, talde hontako ikasleak, Pamielak eta Euskal Kultur Elkargoak antolatutako mikroipuin lehiaketan aipamen berezia lortu du. Saritutako mikroipuin guztiak Pamiela argitaletxeak argitaratuko ditu ekainan.