Síguenos en redes sociales:

Lan sektoreak

lesaka. Ikastolan ikerlan bat egin dugu Lehen hezkuntzako ikasleen familien artean. Familietan zein lanbide izan dituzten hiru belaunaldietan zehar galdetu diegu. Ondoren lanbide horiek sektoretan sailkatu ditugu eta grafikoak egin ditugu lanbide horien bilakaera azter-tzeko.

Birramatxi eta birratatxi Lehenengo sektorea ugariena da,bigarren sektorea eta hirugarren sektoreak ez dute lehenengo sektorean bezainbesteko pertsonik

Amatxi eta atatxi Baserritar aunitzek baserritar lana utzi eta hiri eta herritara joan ziren lan egitera. Bigarren sektorean eta hirugarren sektorean lehenengo sektorean baino pertsona gehiagok egiten du lan. Fabriketan eta zerbitzuetan ugaritzen joan da lana.

Gurasoak Lehenengo sektorean inork ez du lan egiten. Lehenengo sektoreko pertsona guztiak hirugarren eta bigarren sektoretara pasatu dira lan egitera. Baserritan bizi den jendeak baserriko lanez aparte beste lan bat egiten du bigarren sektorean edo hirugarren sektorean.

Hauek dira sektore bakoitzean topatu ditugun lanbideak:

1.sektorean: Baserritarrak, arrantzaleak, meatzariak eta artzainak.

2.sektorean: Fabriketan, okindegietan, ikazkin moduan, zerrategian, igeltseroa, errementaria, , mekanikoa, zurgina eta ate zaintzailea.

3.sektorean: Ile apaindegian, irakasleak, , dendetan, garraiolariak, garbitzaileak, bulegaria, ostalaria, sukaldaria, idazkaria, iturgina, taxi gidaria, komertziala, txoferra, makinista, tratularia, suhiltzailea, garbitzailea, argazkilaria, harakina, udaletxeko bulegaria eta gasolina saltzailea.