Síguenos en redes sociales:

1. Zure ustez dirurik gabe bizi daiteke? 2. Zu biziko al zinateke dirurik gabe? 3. Zer iruditzen zaizu ikastolan egin dugun proiektua?

1. Zure ustez dirurik gabe bizi daiteke? 2. Zu biziko al zinateke dirurik gabe? 3. Zer iruditzen zaizu ikastolan egin dugun proiektua?

Itziar Elejalde

Irakaslea

1. Gaur egungo gizartea egituratuta dagoen moduan, ziur aski, ez, baina gure arbasoak bizi izan dira dirurik gabe. Hala ere, badaude dirurik gabe bizi diren gizataldeak. Nik behintzat ezagutu nuen Ekuadorren, oihanean, dirurik gabe bizi zen jendea.

2. Gustatuko litzaidake, nik uste dut gaur egun dirua beharrezkoa dela, baina dirurik gabe bizitzeko moduren bat pentsatu beharko genuke. Posible dela uste dut, eta gustura biziko nin-tzateke diruari garrantzi gutxiago emanez. Banaka pentsatu beharrean, kolektiboan pentsatzea abiapuntu bat izango litzateke, gauzen trukea, lanaren trukea eta gauza bateratuak eginez.

3. Oso polita iruditu zait proiektua. Ni zuzendaritza taldeko kide naizen heinean proiektua erditu zen momentuan parte hartu nuen baliabideak jarriz? Proiektu txikietan ere parte hartu dut. Nire ustez proiektuaren helburua guri gustatzen zaizkigun gauzak aldatzeko gai garela sentitzea eta aldaketa horiek planifikatzea izan da.

Leire Legarreta

Jantokiko langilea eta gurasoa

1. Nik uste dut gaur egungo gizarte honetan oso zaila dela dirurik gabe bizitzea. Nire ustez dirurik gabe proiektuak edo lanak aurrera eraman edota burutu daitezke, baina bizi!, oso zaila ikusten dut dirurik gabe bizitzea! Nik, oraingoz behintzat, ez dut ezagutzen inor dirurik gabe bizi denik.

2. Gustatuko litzaidake dirurik gabe bizitzea, baina oso zaila ikusten dut.

3. Ikastolako Aurrekontuz: Zero proiektua ez dut oso ondo ezagutzen, baina oso ideia polita eta interesgarria iruditzen zait. Nire ustez Aurrekontua: Zero proiektuaren helburu nagusia dirurik gabe gauzak egin daitezkeela aldarrikatzea da. Guk, adibidez, patioan birziklatze tailer bat egin dugu txikienei birziklatzen erakusteko.

Begoña Rodrigo

LH6ko ikaslea

1. Nire ustez ez. Gaur egun guztia diruarekin erosten delako eta ez dut ezagutzen inor horrela bizi denik, oso zaila delako dirurik gabe bizitzea.

2. Ez, gure eguneroko beharretarako ezingo genukeelako ezer erosi ,eta horren ondorioz, ezingo genuke ezer egin: janaria erosi, arropa erosi, zinemara joan?

3. Proiektua oso ongi egon da dirurik gabe egin delako, ez dugulako ezer gastatu eta ongi pasatu dugulako. Nik Liburuaren Egunerako liburu trukean parte hartu dut eta baita beste zenbait gauzetan ere. Proiektuaren hasieran ez ginen oso ongi moldatu, hastea kosta zitzaigun, baina azkenean ondo ateratzea lortu dugu. Proiektu hau asko gustatu zait liburuen azokan liburu berriak lortu ditugulako, idazle bat etorri delako ikastolara? eta hori guztia dirurik gastatu gabe egitea lortu dugu.

Aitor Martin

DBH4ko ikaslea

1. Nire ustez dirurik gabe bizi daiteke, baina oso zaila dela pentsa-tzen dut. Oraingoz ez dut ezagu-tzen inor dirurik gabe bizi denik, baina gustatuko litzaidake.

2. Oso zaila ikusten dut dirurik gabe bizitzea, baina gustatuko litzaidake. Nire ustez trukaketen bidez dirurik gabe bizitzea posible izango litzateke.

3. Gure klasean adibidez, Aurrekontua: Zero proiektuaren barruan, Bardeetako Bizikleta Martxarako bideoklip bat sortzen ari gara, horretarako, aldez aurretik guk abesti bat konposatu behar izan dugu. Proiektu honetan zailtasun batzuk izan ditugu, baina azkenean, lortu dugu proiektu hau aurrera eramaten. Nire ustez ikastolan egin dugun proiektua oso dibertigarria eta interesgarria izan da. Proiektu hau berriro errepikatzea gustatuko litzaidake, ikastolan egindako proiektu guztiak bezala.