Sanduzelai eskola elkartasunaren alde
ikasleen asanbladaren bitartez, hainbat dira gure eskolan burutzen ditugun ekimen solidarioak
Sanduzelai eskolan hezkuntzaren ardura, hezkuntza komunitate osoarena dela pentsatu izan dugu beti. Bi urte dira ikasleen ordezkarien asanbladak burutzen direla. Asanblada hauetan Lehen hezkuntzako 1. mailatik 3. mailara bina ordezkari dituzte eta 4. mailatik 6. mailara gelako ordezkari bana. Bi urte hauetan, besteak beste, elkarbizi-tza landu eta jolasorduan futbola arautzeko protokoloa osatu dugu. Bilera hauetan ikasleek gauzak proposatzeko aukera dute, beraien kezkak mahaigaineratzeko, kexak azaltzeko? Bertan lantzen diren gaiak geletara eramaten dira eta tutorearekin batera lantzen dira, ondoren asanbladan berriz ere komunean jar-tzeko.
Parte hartze dinamika honen baitan, bestalde, eta oraingoan elkartasun kutsuarekin, seigarren mailako ikasleek elkartasun taldea osatu zuten.
Iaz 6. mailako ikasleei elkartasun taldea osatzeko proposamena luzatu zi-tzaien eta erantzuna harrigarria izan zen; ikasle guztiek eman zuten izena. Bideraezina eta lan egiteko modu eraginkorra ez zenez, gela bakoitzeko bost ikaslek parte hartzea erabaki zen.
Esperientzia oso positiboa izan zenez, aurten errepikatu egin dugu eta gauza bera gertatu da: 64 ikasleek eman dute izena eta metodo bera erabili dugu: gela bakoitzeko bosna ikasle hautatu. Lehen bilkuran, jolasorduan burutzen direnak gainera, ikasleen partetik are meritu handiagoa suposatzen duena, aurten burutu zitezkeen balizko ekintzen zerrenda osatu zen. Ikasleek, iaz burututako kanpainarekin jarraitzea proposatu zuten, hau da, Dravet sindromea iker-tzeko birziklatutako eskola materiala biltzea eta bestetik, Elikagaien Bankurako janari bilketa egitea.
Zuzendaritzaren partetik aldiz, zuzendaritza taldea delako talde honen dinamizazioaz arduratzen dena, errefuxiatuen kanpamenduen gaia lantzea proposatu zen, zehazki Tindufeko kanpamenduena.
Ikasleek erronka onartu zuten eta gaia nahiko zabala zenez, aurtengo tutoreekin hitz egin genuen. Tutoreek begi onez ikusi zuten eta bost kontinenteetako geografia ezagutzeko asmoz landutako programazioaren baitan txertatu zuten.
Hurrengo bilkuran, Saharako Tindufeko kanpamenduetan nola bizi diren ezagutarazteko zer egingo genuen diseinatu genuen eta honakoa erabaki zen: kanpamenduetan egondako pertsona baten eskutik eta PowerPoint baten laguntzaz, hitzaldia burutzea, kanpamenduetara bidaltzeko eskola materiala biltzea eta kanpamendu hauetako eskola batekin adiskidetzea. Nafarroan dagoen Saharako Gobernu Ordezkaritzarekin harremanetan jarri ginen adiskide-tzea eta material bidalketa nola egin genitzakeen aztertzeko.
Alde batetik, ANAS elkarteak bidali behar zuen konboi baten bidez eskola materiala helaraziko genuela zehaztu genuen, eta bestetik, bertako eskola bateko ikasleei gutunak bidal geniezazkiela azaldu ziguten. ANASeko talde batek abenduan Saharako kanpamenduetara joan behar zuenez, gutunak eramanen zituztela esan ziguten. ANAS elkartearekin harremanetan jarri gintuzten eta elkarte honek erabaki zuen zein eskolarekin adiskidetuko ginen: Bujadorreko kanpamenduko eskola. ANAS elkartekoek 6. mailako ikasleek idatzitako gutunak banatu zituzten eta postari lana egin zuten boluntarioek (han ez baitago posta zerbitzurik eta banaketak eskuz esku egiten baitira), ondoren, ikasle saharauien ilusioa helarazteaz gain, une horretan aterako argazki eta bideoak ekarri zizkiguten.
Ikasle saharauiek Sanduzelaiko ikasleei erantzuteaz gain, bideo bat grabatu zuten abesti bat eskainiz.
Más en Sociedad
-
Un epidemiólogo advierte de que el sistema sanitario sigue teniendo déficits para hacer frente a pandemias
-
Un informe señala que el 52% del personal del Centro de Emergencias no trabajó el 29-O
-
Agentes de la UCO registran la constructora Servinabar, adjudicataria de Belate
-
La UPNA impulsa un "proyecto pionero" sobre narrativa e IA en la atención domiciliaria a personas mayores