Síguenos en redes sociales:

“Momentuz ez dut musika eta irakaskuntzaren artean hautatu beharrik, biak aurrera eraman ditzaket”

Hesian musika talde ospetsuko abeslari izateaz gain, Fran Urias Garcés de los Fayos kastolako irakasle ere bada. Berarekin hitz egiten aritu gara

“Momentuz ez dut musika eta irakaskuntzaren artean hautatu beharrik, biak aurrera eraman ditzaket”DBH 2. mailako ikasleak

tafalla- Kaixo irakurle. Aurten, Fran Urias Hesian musika taldeko abeslariari elkarrizketa bat egin diogu DBH 2. mailako Tafallako Ikastolako 3 ikasleok. Bera irakaslea eta abeslaria dela kontuan hartuta, hainbat galdera luzatu dizkiogu.

Nola sortu zenuten taldea?

-Taldea 2006an sortu, duela ia 10 urte. Hasierako taldeko bi kide beste talde batean jotzen genuen, eta hura uztean proiektu berri honekin hasi ginen. Hasieran beste talde ba-tzuen bertsioak jotzen genituen, eta erraztasuna geneukala ikusterakoan abesti propioekin hasi ginen, zerbait ezberdina egiteko asmoekin. Neska baten ahotsa sar-tzea pentsatu genuen, eta ondoren beste gitarra-jole bat eta haizeak? 2007an grabatu genuen gure lehenengo diska, eta orduan taldekide guztiak sakandarrak ginen.

Zenbat urte daramatzazu irakaskuntzan?

-Historiako karrera 2011 bukatu nuen eta gero Bigarren Hezkuntzako Masterra egin nuen. Praktikak Etxarriko Andra Mari Ikastolan egin nituen eta hortik aurrera ikastolan bertan ordezkapenak egiten hasi nintzen. Aurten zerbait finkoagoa lortu dut hemen Tafallako ikastolan. Lehenago gitarrako irakaslea izan nintzen Lazkaon, Lekunberrin... Osotara, gutxi gora behera lau urte daramatzat irakaskuntzan.

Zergatik hautatu zenuen musika? Eta irakaskuntza? Zein nahiago duzu?

-Musikan oso gazte hasi nintzen, 6 urtekin gitarra klasikoa jotzen. Amak behartu ninduen musika ikastera, berarentzat oso garran-tzitsua baitzen. Horrela hasi nin-tzen, behartuta eta gogo txarrez. Gutxinaka, gusturago hartzen hasi nintzen instrumentua, eta 14 urteekin gitarra elektriko bat erosi zidaten. Hortik aurrera gero eta gehiago hurbiltzen hasi nintzen musika mundura. Hamasei urteekin, musika talde batean hasi nintzen, eta ordutik hona milaka istorio gertatu dira... Musika nire barrua askatzeko tresna bat da. Irakaskuntzaren istorioa ezberdina da: ikastolan praktikak egin nituenean beldur handia neukan, baina nire buruarekin oso gustura egon nin-tzen eta lan hori ongi egin nezakeela pentsatu nuen. Unea da musika arrazoi bakar batengatik utziko nukeela esateko: irakaskuntza. Momentuz ez daukat bata edo bestea hautatu beharrik, biak modu egoki batean aurrera eraman ditzakedalako. Baina bat hautatzekotan, irakaskuntzarekin geratuko nin-tzateke.

Seguruenik zure ikasleek aurretik ezagutzen zintuzten, nola ohartu zinen hortaz? Zergatik?

-Ikastolara etorri nintzen lehenengo egunean, ikasle batzuk errekuperazioetan zeuden eta igual baten batek ezagutzen ninduela nabaritu nuen, begiradaren bat? Egia esan, ez dakit begirada horiek irakasle berria nintzelako edo ezagutzen nindutelako izango ziren. Gero klasean, kurtso hasieran, galdetu izan didate, baina hortik aurrera uste dut irakasle bezala ikusten nautela eta ez inongo abeslaria bezala.

Musika talde bateko abeslari ospetsu bat izateagatik, eskola batean klaseak emateko erraztasun gehiago izango dituzula uste al duzu?

-Beno,ospetsuarena hor utziko dugu, ez baitut uste ospetsua naizenik. Agian abeslaria izateagatik jendearen aurrean hitz egiteari beldurra kendu diot. 100 edo 1000 pertsonen aurrean abestu ondoren, klasean sartu eta 30 ikasle aurrean edukitzeak ez du hainbeste ikara-tzen? Bestalde, kontzertuan dagoenak hor egon nahi du, baina klasean ezberdina da

Zaila egiten al zaizu egun batean abeslaria eta hurrengo egunean irakaslea izatea?

-Apur bat arraroa bai izan daiteke. Alde batetik, abeslaria eta irakaslea naizenean betetzen ditudan rolak ezberdinak dira: kontzertu bat ematen duzunean barrena askatu nahi duzu eta adrenalina guztia oholtza gainean utzi. Klasean ordea, aurrean daudenak zerbait ikastea nahi duzu. Baina bestalde, antzekotasunak ere badaude, bi kasuetan helburua antzekoa baita: jendearengana iristea, euren barruan zerbait eraldatu edo piztea nahi duzu. Beraz, formetan ezberdinak izan arren, antzekotasunak badaude. Eta nik behintzat, pozik egiten dut larunbatean kon-tzertua eta astelehenean klasea.

Nafarroa Oinezen, zure ikasleak zu ikustera joanen ziren, zer sentitu zenuen? Zergatik?

-Ba, oso pozik ikusi nituen eta oso harro sentitu nintzen lehenengo lerroan ikusi nituenean, eta abesti bat ere eskaini nien. Kontzertuaren aurretik eta ondoren ere ikasleren batekin egon nintzen, eta egia esan sentsazio berezi xamarra izan zen, beste testu inguru batean elkartu ginelako? Motibazio gehigarri bat izan zen egia esanda.