Síguenos en redes sociales:

Euskararen legea aztergai, UEUk Iruñean ospatuko duen jardunaldian

Irailaren 29an ospatuko da jardunaldia eta izen-ematea doakoa da

Euskararen legea aztergai, UEUk Iruñean ospatuko duen jardunaldian

iruñea - Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean jardunaldia antolatu du Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Kontseiluaren laguntza eta Euskarabidearen babesletzarekin. Bertan, Nafarroako zonifikazioaren ondorioak alde juridiko batetik aztertuko dira alde batetik, bai eta ikuspegi historikoa, arlo administratiboa, soziolinguistikoa eta euskararen garapenerako trabak ere. Topaketa irailaren 29an egingo da Iruñean eta matrikula, doakoa dena, zabalik dago dagoeneko UEUren webgunean.

“2017ko urrian, Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartu zuen Batzorde Berezi bat eratzeko, eta agindua eman zion Batzorde horri Euskararen Foru Lege berri bat prestatzeko hiru printzipio nagusiren arabera: nafarren hizkuntza-eskubideen bermea, hizkuntza-zonifikazioa eta euskararen ofizialtasuna Nafarroa osoan”, gogoratu zuen atzo egindako aurkezpenean”, gogoratu zuen atzo Roldan Jimeno historialariak. “Egia da, bai, herritarren arteko berdintasuna bermatuko duen corpus juridikoaren beharra nagusi-tzen ari dela”, gehitu zuen.

Paul Bilbao Kontseiluko zuzendariak azpimarratu bezala, “orain da unea, behingoz Euskararen Lege berria egiteko, euskaldunontzat egokia izango dena. Orain egiten ez dugunak, epe luzerako kaltea eragingo du”.

Jardunaldiaren helburua, hartara, guzti honen inguruan hausnartu eta proposamenak biltzea izango da. Legearen nondik norakoak azaldu, egungo egoera soziolinguistikoa aztertu eta valentziarra bezalako hizkuntza-legearen kasuarekin alderatzeaz gain, egungo legearen gabezi juridikoak eta lege berri baterako proposamenak biltzeko mahai-ingurua ere ospatuko da jardunaldian.