Síguenos en redes sociales:

Azaroa, haziaren aroa

Baserritarrek haziekin bezala, guk ere hilabete honetan hainbat ekintza egin ditugu gure jakintza loratzeko

Azaroa, haziaren aroa

Baztan Ikastolako 5. mailako ikasleak gara. Hiruhilabeteko honetan euskal kulturaren inguruan hainbat ospakizun, ohitura, errito eta sinbolo landu ditugu. Horien barnean, hilabeteak.

Azaroan gaudenez hilabete hau aukeratu dugu egunkariko artikuluko gaitzat. 11. hilabetea da eta hogeita hamar egun ditu. Euskara Batuan azaroa deitzen zaio baina baditu bertze aldaera batzuk ere. Bizkaitarrez, adibidez, zemendia erraten zaio, Zuberoan gorotzila eta Lapurdi eta Nafarroan hazila deitzen diote.

Hazila deitzen zaio hazia ereiteko garaia delako. Baserritarrek hazia ereiten duten bezala, guk ere hilabete honetan hainbat ekintza eta tailer egin ditugu gure jakintza loratzeko.

Azaroaren 19an Baztango Udalak antolatzen duen hondakinei buruzko birziklapen tailerra egin genuen ikastolan. Lehen hezkuntzako 1.ko mailatik hasi eta 6. maila arte. Gauza berriak ikasi genituen.

Adibidez, ba al zenekiten kristala eta beira ez direla gauza bera? Botilak eta ontziak beirazkoak dira eta ontzi berdera bota behar dira. Kristala, berriz, leihoetan dago eta hau hautsiz gero errefuxara bota behar da.

Ba al zenekiten tetrabrikak ez direla kartoixko kaxa hutsak? Kartoizkoa dute kanpoko aldea baina barnean zilarrezko geruza dute, barneko likidoa babestu eta kanpoko kartoia ez hondatzeko. Hortaz, tetrabrikak (esne eta zuku kaxak) kontenedore horira bota behar dira.

Birziklatzearen garrantziaz ohartu ginen; hortaz, birziklatu eta natura zaindu!

Bertzalde, azaroaren 25ean ospa-tzen den Emakumearen Indarkeriaren Kontrako Egunari gure babesa emateko gelako argazkia atera genuen. Etxeetan edo kalean gizon batzuek beraien indarra eta boterea erabiltzen dute emakumeei mina egin eta gaizki sentiarazteko. Honen kontra gaudela adierazteko argazkiak atera genituen ikastolako ikastaldeek.

Akitzeko, hilabete honetan bolo bolo dabilen gaiaren inguruan solastuko gara, hau da, EUSKARALDIAren inguruan. Euskal hiztunak aktibatu nahi ditu 11 egun euskaraz ekimenak. Ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea izango da 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egiten ari den ekimenaren helburua.

Ikastolako irakasle eta langileek hamaikakoa osatu zuten eta 5. mailako ikasleok bertso batzuk kantatu genituen gure guraso eta helduak euskaraldiarekin bat egitera animatzeko. Zein rol hartuko duzu zuk? Ahobizi ala belarriprest izango zara?