“Ohikoa bihurtzen ari da ordu txikitan lekukoa kuadrilla batek hartzea”
donostia - Ezkorra edo baikorra zara?
-Normalean, optimista. Gainera, ikusi egiten da atzera joan beharrean, aurrera goazela. Euskaltegiak jaio ginen ateak ixteko, baina ateak itxi gure lana egin dugulako, hau da, Euskal Herria euskaldundu dugulako. Egia da oraindik ere lan handia dagoela egiteko, baina urtero euskaltegietan matrikula kopuruak gora doaz. Ikusten da baita ere administrazio nagusiek, zer hobetu badago, noski, baina apustu irmoa egin dutela. Euskaraldia moduko fenomenoak, Korrika hau ere badirudi berriro marka guztiak gainditzera doala...
Zer esan nahi duzu markak gainditzearekin? Zer duzue kontuan?
-Kilometroetan parte hartzeko eskaerak neurtzen ditugu. Eskaerekin oso pozik gaude. Aurrekoan (2017) baino gehiago ditugu.
Kilometro guztiak betetzen dira?
-Denak... Beno, baten bat suelto gera liteke bete gabe. Horretarako dago gure furgoneta. Azken urteetan kriston aldea ikusi dugu. Egia da badaudela ordu batzuk zailak direnak, baina ohikoa bihurtzen ari da kuadrilla batek goizaldeko ordu txikitan lekukoa hartzea. Horiek ere gauza politak dira. Oso pozgarriak dira jende asko korrikan biltzen dituzten kilometroak, baina aurreko edizioan, furgonetan doazenek zioten ez zela ia lekurik edo kilometrorik pertsona batekin bakarrik gelditu zirenak; hau da, beti zegoela talde bat. Eta hori ere inportantea da. Guretzat, mezua zabaltzeko orduan, garrantzi-tsuak dira atxikimenduak. Oso inportantea da mezua hedatzea, horrek ekarriko duelako nolabait euskaltegietara jendea etortzea, euskal komunikabideak kontsumitzea eta euskaraz bizitzea, azken finean.
Korrikaren egungo osasuna ona dela esan genezake, beraz?
-Bai, hala da.
Kolokan egon al da noizbait?
-Kolokan ez dut uste inoiz egon denik, nik dakidan arte, baina Korrikak izan ditu urte batzuk gaur egun duen onarpena ez duena izan. Baina, hala eta guztiz ere, Korrika aurrera atera da jendeak bizirik mantendu duelako. Korrika izango da seguruenik auzolan eta elkarlanaren adibiderik esanguratsuena edo potenteena. Beti esan dugu: AEK-k, berak bakarrik, ezingo luke ekimen hau aurrera atera. Eta, gainera, aprobetxatu nahiko nuke eskerrak emateko Korrika batzorde guztietan lanean ari diren guztiei. Horiei esker ateratzen dugu Korrika. Gainera, AEK-k aurrera jarraitzen du bere eguneroko lanarekin, euskara klaseak ematen, hori baita gure egunerokotasuna. Gure materiala egiten dutenek materiala egiten jarraitzen dute, normalizazio planetan lan egiten dutenek, edo dinamizatzaileek, berbalagun eta horietan ere, egunerokotasunean jarraitzen dute. Eta horrez gain, Korrika antolatzen dugu.
Zenbat ikasle dituzue AEK-n?
-Une honetan 12.000 ikasleren bueltan izango gara. Udan ere askotxo dira euskara hobetzeko aprobetxatzen dutenak. Ikasle mugimendua egoten da. Izan euskaltegian edo barnetegian edo praktika jarduerei begira antola-tzen dugun familia barnetegian. Zuen historian 100.000 lagun alfabetatu dituzuela diozue.
-Badago aspaldiko ikerketa bat Gipuzkoako Foru Aldundiak eginda, eta esaten zuen, euskarak, azken hamarkadetan, 300.000 hiztun berri irabazi zituela eta, noski, eskolari asko zor zaio; baina ikerketa horretan ere esaten zuten euskaltegiei asko zor zaiela. Ikerketa horretatik abiatuta, estrapolazio bat egin genuen eta zifra hori bota genuen. Guri ez zaigu gusta-tzen zifretan sartzea, baina egia da euskaltegietatik ikasle asko pasa-tzen direla eta euskaldundutako helduen kopurua oso handia dela. Une honetan, EAEn, euskaltegi guztietan, 30.000 heldu arituko dira euskara ikasten. Kopuru esanguratsuak dira.
Elkarlana edo konpetentzia da nagusi beste euskaltegiekin?
-Gu elkarlanean aritzen gara. Azken finean, kopuruaz berba egiten dugunean, oso kopuru handiak dira, baina euskaltegien sektorea oraindik ere dagoen moduan egotea tristea bada, normalizatu gabeko sektorea izaten jarraitzen duelako. Hori konpondu behar da. Gauzak hobetzen doaz, baina finantziazioari dagokionean beti gaude diru-lagun-tzen zain.
Administrazioen aldetik konpromisoa dagoela esan duzu, baina hauteskunde garaietan ere beti zer ote datorren zain?
-Hori ere blindatu beharrekoa da: ikasle asko, giza baliabide asko lanean... Erraztasunak eman eta prestigiatu beharreko sektore bat da euskaltegiena eta sarritan ahaztuta geratzen da.
Más en Sociedad
-
El apagón cumple su primer mes entre hipótesis descartadas a falta de conocer sus causas
-
“La ciudad debe ser un espacio habitable para todos, no solo para los adultos y los coches”
-
Tres navarros denuncian haber sufrido en los años 80 abusos de un párroco en Murchante y Barañáin
-
Irene Sarrias, primera de la promoción de Medicina de la UPNA: "Ya era hora de que se incluyera Medicina en la universidad pública"