“Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik” Barakaldora helduko da asteazkenean
Eusko Jaurlaritzaren izeneko ekitaldiak trafiko-istripuak prebenitzeko helburua dauka
BILBO. “Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik” Barakaldora helduko da asteazkenean. Bi saio egingo dira Barakaldoko antzokian, goizeko 10:00etan eta 12:00etan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren izeneko ekitaldiak trafiko-istripuak prebenitzeko helburua dauka.
Ekitaldian Barakaldoko 10 zentrok hartu dute parte: Antonio Trueba Institutua, Cruces Institutua, San Juan Bosco Ikastetxea, Inmaculada Ikastetxea, Nuestra Señora de Begoña Ikastetxea, San Vicente de Paul Institutua, Minas Institutua, Beurko Institutua eta Salesianos San Paulino Ikastetxea.
Bestalde, ekitaldian zehar lau lagunek testigantza pertsonalak kontatuko dituzte: Leire Tejada (udaltzaina), Susana Valenciano (ertzaina), Ander Renobales (suhiltzailea) eta Alaitz Arbilla (bizkarrezur-muineko lesioa duen neska). Lehenengo pertsonan kontatutako testigantza horien bitartez, gazteen barnea mugitzea lortzen da; nizipen horiek oso hunkigarriak izaten dira eta gazteengan inpaktu handia edukitzen dute.
Orain arte, Araba, Bizkaia de Gipuzkoako 42 udalerritan egon gara eta dagoeneko 65 saiotik gora burutu dira. Orotara, 14.500 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte eta 70 lekukotik gora ausartu dira beraien esperientzia pertsonala kontatzera. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu “Don’t be Dummy” web orrian.
Zuekin kontaktuan jartzen gara ekitaldi honen berri emateko eta, era berean, zuen webgune, sare sozial eta bestelakoetan albistea zabal dezazuen eska nahi dizuegu. Bestalde, “Don’t be Dummy” ekitaldirako gonbidapena luzarazten dizuegu.
Más en Sociedad
-
Las víctimas de Adamuz y Adif coinciden únicamente en la "profunda inversión" que necesita el sistema ferroviario
-
Los sindicatos médicos rechazan la mediación de la Plataforma de Pacientes en la huelga
-
Un proyecto de la Universidad de Navarra medirá la calidad de los apoyos educativos para alumnado con TEA
-
La tripulación de Artemis II, los humanos que más lejos han viajado en el espacio