‘Aita Mari’ Pasaian mantentzen duen “pirateria administratiboa” salatu dute
Donostia - Gipuzkoako Itsas Laguntza Humanitarioa GKEak atzo salatu zuen berriz, erreskate-ontzi bihurtutako Aita Mari atunketariak “justifikaziorik gabe atxiki eginda jarraitzen duela” Pasaiako Portuan “pirateria administratiboaren” eraginez.
Gobernuz Kanpoko Erakunde honek berretsi du azken urtebete honetan “Aita Mari-ren inguruko aztertze eskari guztiak ukatu, atzeratu edo baldintzatu egiten dituela Merkataritza Nabigazioko zuzendaritza nagusiak”; oraingo honetan “eskaria egiterako orduan susmagarri irizten diotelako” eskatutako baimena laguntza humanitarioa eskaintzeko ez beste helbururen baterako ote den.
Itsas Laguntza Humanitario erakundeak salatu egin zuen Merkataritza Nabigazioko zuzendari nagusia, Benito Nuñez, “pirateria” mota horren “beste kapitulu baten” eran-tzule izateagatik, informazio gehiago errekeritu baitu “Aita Mariren eskaeraren benetako helburuak” ezagutzearen aitzakian. Horrek, “atzerapen berri bat” ekarri du “Mediterraneoan hain beharrezkoa den laguntza humanitarioan”.
Horrekin batera, salatu nahi izan zuten “1.350 pertsonatik gora hil direla itota Europaren migrazio-politikaren ondorioz, Aita Mari itsasoan laguntza eskaintzeko prest dagoenetik”.
Erakunde horrek galdera bota nahi izan du, ea “Espainiako Itsas Agintaritzaren azken helburua itsasoko segurtasuna bermatzea ote den, ala Gobernuko alderdiaren interesak babestea soilik, Aita Mari-ri nabiga-tzea galarazita”.
Erakundearen esanetan, abuztutik hona Itsas Laguntza Humanitarioa etengabe saiatu da “Aita Mari itsasoratzeko Gobernuaren Presidenteordetzaren hizketakide den” Itsas Agintaritzarekin akordioa lortzen.
“Proposamen guztiei ez zaie inolako jaramonik egin, deituraz Gobernu aurrerakoia omen denaren bihozgabetasuna erakutsiz”, salatu zuten. - M. Tolosa
Más en Sociedad
-
Interior simula este domingo en Pamplona un accidente de tráfico y la intervención posterior
-
Fundación Amref Salud África, Premio Internacional Navarra a la Solidaridad 2025
-
El Aeropuerto de Noáin - Pamplona recibirá inversiones para mejorar seguridad y accesos en el plan 2027-2031 de Aena
-
El Parlamento pide hacer efectiva la inclusión de los bebés robados en la ley de víctimas del golpe de 1936