Musika jaialdiak Erreniega Ikastetxean
Neguko jaialdia, danborrada, Zizur Kantuz, ikasturte bukaerako jaialdia... Musika kalera atera dugu
zizur nagusia - Erreniegak eta bere musikako irakasleak musika arloan egiten den lana Hezkuntza Komunitate osoarekin partekatzea nahi du aurten.
Hori dela eta, musika jaialdi ba-tzuk antolatuko ditugu ikasturtean zehar: Neguko jaialdia, abenduan; Danborrada, urtarrilean; Zizur kantuz, apirilean; eta ikasturte bukaerako jaialdia, ekainean.
Ikaslegoa oso motibatua dago eta gogo haundiz aritzen da jaialdiak ondo atera daitezen.
Eskolako ikasle txikienak (Haur Hezkuntzakoak ain zuzen) parte hartu ahal dute baita ere jarduera hauetan, batzuetan ikusle moduan eta beste batzuetan ikasle garaiagoekin batera musika jotzen, abesten edo dantzatzen.
Honetaz gain, familiei gonbidapena luzatu zaie jaialdi hauen berri emanez. Beraien erantzuna izugarri ona izaten ari da eta oso gustora etortzen ari dira eskolako ikuskizun hauetara.
Eskuinean daukazuen argazkian, utarrilean ospatu genuen danborrada girotsuaren une bat ikusi dezakezue.
etxeko berriak
Temas
Más en Sociedad
-
ANARASD enviará desde Navarra un camión con ayuda humanitaria a los campamentos de refugiados saharauis
-
Miles de personas piden en Huelva "verdad, justicia y respeto" para las víctimas de Adamuz
-
Irache pide reclamar por escrito el dinero de bonos tras el cierre de Hedonai en Pamplona
-
Prompt perfecto: cómo lograr las mejores respuestas de ChatGPT y Gemini