‘Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka’ abian azaroaren 12ra arte
Errigoraren udazkeneko kanpainaren irabaziak zonaldeko euskalgintza laguntzera bideratuko dira
- Gaurtik azaroaren 12ra egingo da Errigoraren aurtengo Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina. Urtero bezala, Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko jakiez osatutako saskiak eskainiko dira eta, auzolanari esker, hauen balioaren %25 zonaldeko euskalgintzara bideratuko da. Aurten, iaz bezala, hiru saski eskainiko dira: beltza, betikoa, 50 euroko balioa duena, kanpaina honetako saski klasikoa; berdea, ekologikoa, 60 euroko balioa duena, produktu ekologikoz osatua eta saski zuria, berezia, 70 eurokoa, gutiziaz osatua.
“Jakina denez, auzolanak eta elkarlanak egiten dute kanpaina hau. Boluntarioen sare handi bat da Euskal Herriaren luze-zabalean, ehunka herritan, informazioa zabaltzen, eskariak jasotzen eta saskiak banatzen aritzen dena”, azaldu zuten antolatzaileek kanpainaren aurkezpenean. Ematen duen diru-ekarpena Tuterako, Lodosako eta Vianako ikastolei, Erriberako AEKri eta Sortzenek zonaldean dituen proiektuei bideratuko zaie.
Aurten, gainera, irabaziak ikastolen eta eskola publikoen besta zein Korrika ez egiteak eragin duen diru-galera arintzera bideratuko dira. Hortaz, aurten saski beltza eta Korrikaren katilua eskatuta, 12, euroko ekarpena egingo zaio zonaldeko euskalgintzari eta 5 eurokoa AEKri; saski berdea eta Seaskaren egutegia eskatuta, 15 euroko ekarpena egingo zaio zonaldeko euskalgintzari eta 5 eurokoa Seaskari eta saski zuria eta D ereduaren haziak eskatuta, 17 euro eta erdiko ekarpena egingo zaio zonaldeko euskalgintzari eta 5 eurokoa Sortzeni.
Temas
Más en Sociedad
-
Las víctimas de Adamuz y Adif coinciden únicamente en la "profunda inversión" que necesita el sistema ferroviario
-
Los sindicatos médicos rechazan la mediación de la Plataforma de Pacientes en la huelga
-
Un proyecto de la Universidad de Navarra medirá la calidad de los apoyos educativos para alumnado con TEA
-
La tripulación de Artemis II, los humanos que más lejos han viajado en el espacio