raindela hiru urte berotegi handi bat egiten hasi ginen, bertan baratza egiteko asmoz, baina egun haizetsu batean, haizeak berotegia altxatu eta apurtu egin zigun. Egia esan horrek asko desanimatu gintuen, bai guri eta bai gurasoei ere, ordurarte egindako lana zapuztua gelditu baitzen. Hiru urte hauetan zerbait egin nahi zen, baina ez zen hori aurrera eramateko eguna iristen. Baino aurten iritsi da momenuta, lortu dugu baratza aurrera ateratzea!

Aurten Kimu proiektuarekin hasi ginen eta materiala ikustean, konturatu ginen bigarren gaian natura lantzen zela. Guraso talde bati komentatu genion ea bazegoen zerbait egiterik, haurrek landareekin lan egin behar zutela eta.

Iritsi zen Kimuko bigarren gaia eta lanean hasi ginen. Haurrei hazi desberdinak, ontziak eta kotoia ekartzeko esan genien. Hazi desberdinak ekarri zituzten: babak, dilistak, garbantzuak, indabak, baratxuriak…

Ontzietan sartu genituen, kotoia jarri genien gainean eta ura bota. Haur bakoitza bere ontziaz arduratzen zen, ura behar zuenean botaz.

Egunak pasa ahala hazi horietatik landarea ateratzen hasi zen. Zein pozik jarri ziren haurrak!

Ontzi batzuetan ez zen landarerik atera, haziak beltzak jarri ziren, ur gehiegi bota zitzaiela ondorioztatu eta ikasi genuen.

Landareak geroz eta handiagoak ziren eta beraiekin zerbait egin beharra zegoen.

Astelehen batean etorri ginenean sorpresa izugarria izan genuen: baratza egiteko lau kaxoi handi zeuden parkeko albo batean. Guraso talde batek egin eta jarri zizkigun aste bukaeran. Bi kutxa lurrez beteak zeuden eta beste bi hutsik.

Gelako guraso nekazari bati deitu genion, gelan genituen landareak zaindu eta hazi berriak landatzen irakasteko.

Iritsi zen eguna. Ontziak eta eskularruak hartu eta parkera joan ginen. Han genuen gurasoa zain. Kutxa batean gelan hazitako landareak jarri genituen: babak, dilistak, indabak eta baratxuriak. Beste kutxan hazi berriak ipini genituen: babak, tipulak eta ilarrak. Egunero ureztatu beharra zegoenez, gelara joan ginenean biko taldeak egin genituen eta egutegi bat prestatu genuen bakoitzari noiz tokatzen zi-tzaion jakiteko.

Landareak azaroan landatu genituenez, elurra eta euria izan dute tarte honetan. Ez genekien zer aterako zen eta zer ez. Martxoan gaude eta esan beharra dugu oso pozik gaudela baratzak daraman martxarekin.

Babak, bai gure landareenak baita jarritako hazi berrienak ere, polit-politak daude. Dilistak izugarri hazi dira. Hiru bat baratxuri ere ateratzen ari dira. Tipulak, ilarrak eta indabak ez dira atera, baina beraien tokian beste landare ba-tzuk jarriko ditugu egun hauetan. Zerbak eta letxugak, ea handitzen diren.

Gure ikastola nahiz eta herrian egon, gure ingurua zelaiez betea dago eta denboraldi honetan gonbidatu batekin topatu gara gure baratzaren inguruan: untxi bat. Beldurrez gabiltza gure landareak jango ote dituen eta ikusten dugun bakoitzean izutzen ibiltzen gara ihes egin dezan.

Baratza jarri dugun tokia, txukun-txukun ipini nahi dugu, lore batzuk landatu ditugu politagoa gelditzeko.

Baratzeko belar txarrak eta kendu genituenean, zelaiko bazter batera bota genituen eta konturatu ginen ez zela itxurosoa. Zer egin genezakeen pentsatuz, konpostera bat jarri genezakeela pentsatu genuen eta hor ateratzen zena baratzeko ongarri bezala erabili.

Oraindik ez dugu ipini, baina hemendik gutxira ikastarotxo bat emango digute, konposterara zer bota behar den, nola erabili behar den eta prozesua amaitzen denean nola erabili behar den jakiteko.

Hutsik gelditu ziren beste bi kutxak ere bete behar ditugu, haur hezkuntzako haurrek ere landareak landatu eta zaindu ditzaten.

Gure asmoa baratzearekin aurrera jarraitzea da, urtero hazi eta landareak jartzea. Urteko urtaro desberdinetan landatzea berotegi txiki bat eginez. Esan beharra daukagu, beldurrez edo mesfidantzaz hasi genuen proiektuarekin oso pozik gaudela. Gurasoek egindako lanarekin pozik eta arro sentitzen gara, beraiek egindako kutxei esker bara-tza sortu dugulako. Lortu dugu!