Uharteko ikastetxeak patioa eraldatzeko prozesua hasi du
kasturtearen hasieran Guraso Elkarteen eskolako patioa birpentsatzeko proposamena jaso ondoren, eraldaketaren prozesua martxan jartzea erabaki zuen ikastetxeak.
Helburua da patio atseginagoa, hezikorragoa eta aberatsagoa izatea, ikasleengan joku libre eta autonomoa, sormena, gozamena eta garapen fisiko eta emozionala garatzeko aukera zabalagoa izan dezaten. Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko batzorde bat sortu zen, irakasle eta gurasoz osatuta.
Irailaren 23an prozesuaren aurkezpena egin zen eta egun berean, Siro Lopezen hitzaldi bat antolatu zen, gai honetan aditua eta erreferentea, patioko amabilizazioaren inspirazio eta ideia berriak hartzeko. Hitzaldian irakasle eta guraso batzuek disfrutatu ahal izan zuten bere ekarpenez.
Lehen hiruhilekoan zehar parte-hartze prozesua egin zen, eta prozesu horretan eskolako irakasleek, ikasleek, familiek, udalak eta interesa izan duen orok parte hartu zuten nolako patioa nahiko genukeei buruzko ideiak, iradokizunak eta iritziak emanez. Ideien bilketa burutzeko saio desberdinak antolatu ziren patio batzordeko partaideek zuzenduta.
Joan den hilabetean ideia guztiak jaso ondoren, agente guztiak bildu ziren patio inguruko proposamenak aztertzeko eta ordenatzeko. Horrekin proiektuaren lehen fasearen diseinuarekin hasi ahal izan zen.
Orain paperean dena nola geratzen den ikustea eta lehen bait lehen errealitate bihurtzea bakarrik falta da.
Ikastetxeak ilusio handiz hartu du proiektu hau guztion artean gogoeta egin delako eta ikasleek bere garapenerako behar duen hezkuntza-esparru berri bat izango dutelako. Patioa jolas tokia izateaz gain ikas geletako beste espazio bat bihurtuko da. Datorren ikasturterako zati bat gauzatuta ikustea espero dugu eta seguru aski udan obrak hasiko dira.
Más en Sociedad
-
Detenido tras ocultar durante seis mes el cadáver de su madre en su casa de Tenerife
-
Seis graduados de la Universidad de Navarra, becados por el Gobierno foral para realizar prácticas internacionales
-
Convocadas ayudas para la asistencia a personas en ruta migratoria por Europa en situación de emergencia
-
Acción exterior y Aditech renuevan su colaboración para reforzar el posicionamiento de Navarra en Europa