Tafallako Ikastola Nafarroa Erdialdeko hezkuntza kooperatiba euskalduna da. Konfidantzaren pedagogian oinarrituta gizartea eraldatuko duten pertsonen garapena da gure konpromezua. Pertsona euskaldunak, kritikoak, eleanitzak, konpetenteak, autonomoak eta adeitsuak garatzen laguntzea da gure helburua. Tafallako Ikastolan, Euskal Herriko Ikastolen Haur Hezkuntzako marko pedagogiko berritzailean oinarrituz, gurea sortu dugu, inguruneari eta gure ikasleen beharrei egokituz: Sustrai Proiektua. Gure proiektu propioa, ikastolen marko pedagogiko berritzailearekin bat eginik, azken urteetan psikologia, neurozientzia eta etologian egindako ikerketetan oinarritzen da.

Lehen Hezkuntzako 1, 2. eta 3. mailan Kimu Proiektua dugu Sustrai Proiektuaren jarraipen. Gure ikastolaren logoa zuhaitz bat izanik, Haur Hezkuntzan sendotzen diren Sustraiak Lehen Hezkuntzan Kimu bihurtzen dira konpetentziak eta g.aitasunak loratuz.

Lehen Hezkuntzako 4. mailatik DBH 4. mailara arte EKI proiektuaren bidez lan egiten dugu. EKIren bidez proiektu orokorrak egiten dira ikasgai bakoitzean egiten diren proiektu txikiak proiektu orokor hortan bilduz. Konpetentzien bidezko ebaluazioa aurrera eramaten duen metodologia motibagarria eta berritzailea da ikasten diren eduki guztiak zentzu batekin ikasten baitira.

Mende berri honetako hezkuntzak kalitatezko hezkuntza bat eskaintzaren erronka du bere aurrean. Gaur egungo berrikuntzei egokituta eskolak gizabanako bakoitzari oinarri sendoak esleituko dizkio bizitzan zehar norberaren ongizate pertsonala, soziala eta emozionalean laguntzeko.

Gure ikastola hau guztiaren harira etengabeko eraldaketa prozesuan dago: eraldaketa pedagogikoa, arkitektonikoa, pertsonala, organizatiboa eta kanpoko eragileekin harremana izango dira gure ikastola XXI mendeko hezkuntzak eskatzen duen konpromezu mailan egotea ahalbideratuko diguna. Denon artean, Tafallako Ikastolan, komunitatean, erronka berriei ilusioz erantzunez aurreara goaz denon artean gizartea eraldatuko duten pertsonak garatzen lagunduko dugu.

Uda honetan eraldaketa arkitektonikoa komunitate osoaren lehentasuna izan da. Auzolanean 2018an hasitako eraldaketa arkitektonikoari jarraipena eman diogu. Argia, material naturalak, homogeneotasuna, energia-eraginkortasuna, besteak beste, izan dira obra honen ardatz.

ERALDAKETA ARKITEKTONIKOA: HAUR HEZKUNTZA

Gure Haur Hezkuntzako Sustrai Proiektuaren marko pedagogiko berrian, haurra bere ikaskuntza prozesuaren protagonista da, berezko erritmoak markatuz eta bere denbora kudeatuz. Horrela, bere autonomia, autoestimua eta ardurak sendotuz. Haur Hezkuntza, interesgune desberdinetan antolatua dugu; espazio sinbolikoa, ikerketa eta sormena lantzeko espazioa, eraikuntza eremua eta mugimendu espazioa.

Hainbat momentuetan, haurrak askatasun osoa du bere miatze sena asetzeko. Intentzio pedagogiko batekin antolatuta dagoen espazio bakoitzak, maila desberdinetako erronkak proposatzen dizkio haurrari. Honen helburua, txikiaren zirrara eragitea da eta honela, ikasteko prozesu arrakastatsu eta eraginkorra emango da. Adin desberdinetako haurrak, zirkulazio librearen bidez, gune berean egoten dira, Zaharrenek zaintza sena asetzen duten bitartean, txikienek imitazioaren bitartez ikasten dute.

Uda honetan auzolanari esker Haur Hezkuntzako espazioak berritu egin dira eta estetikak lagunduta Haur Hezkuntza xarmaz betetako espazio goxoa bihurtu dugu.

ERALDAKETA ARKITEKTONIKOA: LEHEN HEZKUNTZA

Lehen Hezkuntzako lehenengo hiru mailetan Kimu Proiektuaren bidez, eta Sustrai Proiekutaren harira, saio batzuetan zirkulazio autonomorako tartea izaten dute adin desberdinetako ikasleek. Espazio matematiko, literario, artistiko eta ikertzailearen bidez proposamen desberdinak aurrera eramaten dituzte. Proposamenek zailtasun maila desberdina izaten dute eta autozuzenketarako aukera izaten dute ikasleak bere irakaskuntza prozesuaren protagonista modu arduratsuan bihurtuz. Zirkulazio libre saioetan autonomia, mugimendu askatasuna, erabakitzeko aukera, denboraren kuadeaketarako estrategien garapena, talde lana eta euskararen erabilera modu ez gidatuan ahalbideratzen ditu.Honetaz gain gure Kimu proiektuak proiektu desberdinak aurrera eramaten ditu non errealitate hurbileko egoeretan kokatzen du ikaskuntza eta ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzea du helburu.

Lehen Hezkuntzako Kimu Proiektua indartzeko obra gauzatu dugu uda honetan. Ateak bota eta leihoak ireki egin ditugu, hormak bota eta gelak espazio ireki eta zabalak bilakatu ditugu, argitasuna eta lasaitasuna gure ikastolaren zutabe bihurtuz.