Iturramako ikastetxe guztiek Korrika Txikian parte hartuko dute lehenengo aldiz
Aurtengo gizarte ekimen erraldoia berezia izango da Iruñeko auzoan
2024ko Korrika Txikia berezia izango da Iturrama auzoan. Lehenengo aldiz, eta Korrika Iturraman egiten denetik (80. hamarkadatik, hain zuzen ere), ikastetxe guztiek parte hartuko dute gizarte ekimen erraldoi honetan.
Bertan, Colegio Iturramako 5. eta 6. mailako ikasle batzuk, IES Basokoko DBH-ko 2. eta 3. mailako ikasleak, Iturrama institutuko 2.DBH-ko eta Batxilergo ikasle batzuk, Claret Larraonako 5., 6. eta DBH 1eko ikasle batzuk eta Amaiur Ikastolako ikasle guztiek parte hartuko dute euskararen aldeko festa honetan.
Hainbat eta hainbat bilera burutu dira Ikastetxe ezberdinetako euskara arduradunekin, ibilbidea eta segurtasuna bermatua egon dadin. Prestaketa horietan, zailtasunak ere aukitu ditugu: ikasle kopurua, petoen disenuak, ibilbidearen nondik norakoa diseinatzea, partaide bakoitzaren kokaguneak, bolondresen kudeaketa, ibilbide bukaerako festaren antolaketa, baimenak… Hala ere, zailtasunak-zailtasun giro ederrean aurrera eraman eta konpondu dira guztiak.
Aurtengo Korrika 2024ko leloa Harro Herri izan da, hau da, bere hizkuntzaz eta kulturaz harro sentitzen den lurraldea. Iruñean eta hain zuzen ere Iturrama auzoan, badaude euskalduna izateaz harro sentitzen diren pertsonak eta horrela adierazten dute beren bizitzako esparru guztietan: seme-alabak Amaiur Ikastolan matrikulatzen, Euskal Kultur Taldeak sortzen eta parte-hartzen, dendariek ere ikastolak antolatzen dituen kultur-ekintzetan parte hartzen (Olentzero, Santa Ageda, inauteriak), Korrikarako diru-laguntzak eskaintzen, auzoko festa euskaldunetan parte-hartzen…
Bestalde, badago populazioaren beste esparru bat, non Euskara eta Euskal Kultura erabat arrotz egiten zaienak eta baita erretxazoa sentitzen dutenak ere. Zentzu honetan, gure eginkizuna izango da pertsona hauei gure hizkuntzaren balioa zein den erakustea eta horregatik ezinbestekoa da ekimenetan eta sentsibilizazio jardueretan parte-hartzen, gurera hurbil daitezen.
Honen harira, AEK-k auzoko eragile ezberdinekin batera ekintza ezberdinak antolatu ditu Korrika 2024aren inguruan, auzora hurbiltzeko asmoz: Triki poteoa auzotik, Amaiur Ikastolatik aterako den kalejira, otsailaren 29an, Civivox-en hasiera ekitaldia…
Esan beharra dago, berriz ere gure Euskara maiteak auzoko pertsonak elkartu eta elkarlana bultzatu dituela. Ez al da zoragarria?
Temas
Más en Sociedad
-
Aparecen alrededor de 500 frailecillos, la mayoría muertos, en la costa vasca
-
Fundación Caja Navarra destina 120.000 euros a tres proyectos sociales para la recuperación de Valencia tras la DANA
-
¿Hasta cuándo durará la temporada de lluvias en Navarra? Así será la previsión meteorológica de la próxima semana
-
El Ebro toma el relevo: el pico de la crecida pasa por Castejón, y por Tudela de madrugada