Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatzen duen ‘Hitzorduak zientziekin’ egitasmoak Estatu mailan ospatzen den IPfest 2025 lehiaketako ‘dibulgazio’ tokiko saria jaso du. Hitzordu itsua formatuan oinarritzen den egitasmoaren xedea da zientzia herritarrei gerturatzea eta NUPen 2025eko dibulgazio zientifikoko proiektuetarako deialdiari esker eta erakunde akademikoko Kultura Zientifikoaren Unitatearen laguntzarekin antolatu da.

Egitasmoak bere lehen urratsak udazken honetan bertan eman ditu eta 30 ikertzaile eta 49 parte-hartzaile elkartu dituKatakrak-eko ekitaldi-aretoan urriaren 1ean eta azaroaren 5ean eta 19an izandako topaketetan. Bertan, parte-hartzaileen eta zientzialarien arteko zuzeneko elkarrizketa eraikitzeko aukera izan da eta herritarrek, besteak beste, ikerketa-ildoen, ibilbide profesionalen eta egun zientziak dituen erronken inguruko informazioa jaso dute.

Egitasmoa formatu berritzaile batean oinarritzen da eta, funtsean, ‘speeddating’ edo hitzordu itsuen antzera funtzionatzen du. Bost minututan behin, parte-hartzaileek solaskidea aldatzen dute ikertzaile berri batekin hitz egiteko. Hitzordu labur horiek aukera ematen dute lan zientifikoari buruzko ikuspegi anitzak ezagutzeko, nahiz eta azaletik baino ez izan.

Elkarrizketak dinamizatzeko, antolatzaileek zenbait txartel prestatzen dituzte parte-hartzaileen lana errazteko, baina hainbat kasutan ez dira beharrezkoak izaten. Sonia Elizondo eta Josu Irisarri antolatzaileek azaldu dutenez, “elkarrizketak naturaltasunez sortzen baitira lehen minututik”. Izan ere, lehen edizio honek izan duen arrakastak zientzia-komunikaziorako eredu berri bat sendotu du, ohiko formatuekin apurtuz eta herritarren eta ikertzaileen arteko zuzeneko harremana sustatuz.

Diziplina anitzeko egitasmoa

Egitasmoaren beste ezaugarri garrantzitsu bat bere diziplina anitzeko izaera da, diziplina tekniko eta esperimentaletatik hasi eta giza eta gizarte zientzietako esparruetaraino iristen baita. Programazioa osatzean, diziplina horien guztien arteko oreka bilatzen da eta, ordutegiek horretarako aukera eman ez dutenean, ikerketa lerro bereiziak bilatu dira, gainjartze tematikoak saihesteko.

Proiektuan parte hartu duten herritarrei dagokienez, antolatzaileek azpimarratu dute askotariko jendea izan dela saioetan. Adinari dagokionez, 21 eta 71 urte bitarteko herritarrak izan dira, erdia inguru emakumeak izan direlarik. Saioak Iruñean egin direnez, gehiengo zabal bat bertakoa izan da, baina inguruko udalerritako zenbait parte-hartzaile ere izan dira. Prestakuntza-mailan ere aniztasuna da nagusi eta lanbide heziketako zein unibertsitate mailako ikasketa ezberdinak dituzten herritarrek parte hatu dute

Publiko parte-hartzailea adin askotakoa zen (21 urtetik 71 urtera), eta emakumeak ziren erdiak. Gehienak Iruñekoak ziren, baina hiri-inguruneko zenbait herritan bizi zirenak ere bazeuden.

Antolatzaileak

Esan bezala, Sonia Elizondo eta Josu Irisarri izan dira egitasmo honen sustatzaile nagusiak. Elizondok Ingeniaritza Informatikoko Nazioarteko Gradua, Ingeniaritza Informatikoko Unibertsitate Masterra eta Industria Zientzietako eta Teknologietako Doktoretza egin ditu NUPen. Eskarmentu handia du zientzian eta teknologian aniztasuna ikusarazteko proiektuetan, bereziki, STEM esparruan (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika). Era berean, NUPeko Emakumearen, Zientziaren eta Katedraren barruan aritzen da eta zientzia ardatza duten beste hainbat proiektutan parte hartu izan du, hala nola, Naukas Pamplona, El mundoqueviene, UPNA Show, EmparejaDrags, Zientzia puntu-puntuan podcasta edo Ikertzaileen Europako Gaua.

Josu Irisarri, berriz, NUPeko Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko irakaslea da. Erakunde horretan Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan graduatu zen, Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra egin zuen eta orobat IndustriaZientzietako eta Teknologietako programako doktoretza teknologia informatikoen lerroan. Iruñeko Planetarioan garatzen den STEM Planeta eta Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren NICDO programaren mentorea da. Europako Espazio-agentziak antolatzen duen Cansat lehiaketa epaimahaikidea ere izan da eta, horrez gain, beste hainbat ekimenetan parte hartu izan du, hala nola, Ikertzaileen Europako Gaua, Tesia 3 minututan lehiaketa, “Háptica-Revitalizando el mundo” film laburra eta Z Zientzia puntu-puntuan podcasta. Bere ibilbide oparoaren barruan, Teknologia Elektronikoa Bultzatzeko Ingeniaritzako Ikasleen Elkartearen (i2tec) sortzailea izan zen eta azoka teknologikoetan eta robotikako hezkuntza-proiektuetan eta gazteentzako zientzian parte hartzen jarraitzen du.

IPfest 2025

IPfest Estatu osoan ospatzen den jaialdia da.BolboretaInnovaGroupek antolatuta, sariketa honen xedea da Estatu autonomia erkidegoetan ezagutzaren transferentziaren alde egiten diren egitasmoak aitortzea. Aurtengo edizioan elkarren artean lotuta zeuden 17 ekitaldi burutu dituzte aldi berean autonomia erkidego bakoitzean. Nafarroaren kasuan, ekitaldia ConfederaciónEmpresarial Navarrak Iruñean duen egoitzan egin zen azaroaren amaieran.