Síguenos en redes sociales:

Buruz, bihotzez, oinez kanta: ikasle baten ametsa

Abestia rumba itxurako apustu arriskutsua izan da, kolore har moniko, erritmo ezberdin eta gaur egungoen bariazioz betea, dio igor martínez Aisiak

Buruz, bihotzez, oinez kanta: ikasle baten ametsaUTZITAKOA

Igor Martínez Aisa Paz de Zigandaikastolako ikasle ohiak ez zuen dudarik egin kantan parte hartzeko Nafarroa Oinez 2025 bere ikastolan egingo zela jakin zuenean. Atarrabiako gazte hau euskal kulturaren maitale, musikari eta diziplina anitzeko hainbat proiekturen ekoizle da eta oso argi zuen nola garatuko zuen proiektua ikastolarekin harremanetan jarri zen lehen momentutik. Bere kemenak, sendotasunak eta profesionaltasunak ez zituen epel utzi eta, hortaz, ahobatezko erabakia izan zen kanta bere eskuetan uztea.

Abestia rumba itxurako apustu arriskutsua izan da, kolore harmoniko, erritmo ezberdin eta gaur egungoen bariazioz betea. “Buruz, bihotzez, oinez” leloak biltzen dituen helburuak konposizioaren letra zoragarrian daude irudikatuta. Proiekturako hautatutako kanta-idazlea Estitxu Arozena da, bertsolari ospetsu eta ikastolako irakaslea. Modu eredugarrian enfokatu du leloan proposatutakoaren xedea; hala nola, ikastolaren historia, kondaira, mundua eta ingurua, etorkizunaren ziurga betasuna eta festa, doinuari egokitutako metrika erabiliz.

"Buruz, bihotzez, oinez" leloak biltzen dituen helburuak konposizioaren letra zoragarrian daude irudikatuta

Bertan, Paz de Zigandaren historia kontatzen digu. Ikastolaren izenak erreferentzia egiten dio Euskararen Adiskideak elkarteko kide izan zen lehen emakume euskaltzainari, 1931n Iruñeko euskal eskola martxan jarri zuena. Bestalde, aurreko bi leloekin eta egungoarekin («Euskaraz bizi», «Munduz mundu» eta «Buruz, bihotzez, oinez») ikastolaren ibilbidean bizitakoak islatu ditu eta, horrekin batera, auzolanaren garrantzia azpimarratu eta Atarrabia herria aintzat hartu du; horretarako, barne hartu ditu bere mendi Ezkaba Txiki eta Arreko Trinitate eta pertsonaia mitologiko Atarrabi, Mari, Mikelats eta Sugaar, bai eta ikastolaren sustraiak hazten ikusi duen herria ere.

Abestia rumbaren erritmoan oinarrituta garatu du Igorrek, ahots eta musika genero aldaketekin. Halaber, bere osaketan, Nafarroa Oinez festak duen bizitasuna eta indarra aldarrikatu nahi izan ditu eta, aldi berean, euskaraz ikasi duen haurrarekin konektatu. Abeslariak eta musikariak aukeratzeko irizpide zehatz eta zorrotzak erabili zituen, eta hautatutako artisten ahots eta estilo desberdinak esaldi bakoitzean islatzen dira. Honako hauek dira parte hartu duten kantariak: Eñaut Elorrieta, Anne Lukin (ikasle ohia), Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Oihana Fernandez (Afu), Claudia Rodríguez (Goxua’n Salsa), Imanol Viñarás (Raimundo el Canastero), Motxila 21eko Andoni Zilbeti eta Ainhoa Lizarraga (ikasle ohiak biak), Maite Txurruka (ikasle ohia eta ikastolako irakaslea) eta ikastolako helduen eta haurren abesbatzak.

Musikariei dagokienez, zortea izan du ikastolak, kide izan diren profesional ugari partaide izan baitira; haien artean, Igor Martínez (txistua eta alboka), Ionan Peñalver (perkusioa) eta Hutsun txalaparta taldeko Mikel Urrutia eta Anai Gambra.

Horiekin batera, lagun izan dituzte, Goxua’n Salsako haize instrumentu jotzaile zoragarriak, Jorge Sánchez gitarra-jotzailea eta Xanti Echeberria baxu-jotzailea.

Nafarroa Oinez festak duen bizitasuna eta indarra aldarrikatu nahi izan ditu eta, aldi berean, euskaraz ikasi duen haurrarekin konektatu

MUSIIKKI grabazio-estudioan sortu zen magia, Adrián Vallejo ekoizle eta kolaboratzaile handiaren gidaritzapean. Artista guztien prestutasuna bikaina eta altruista izan zen grabazioan. Proiektuarekiko kohesioa nabarmena izan zen, publikoari helarazi nahi zitzaion mezua ezin hobeto ulertu baitzuten. Adrianek eta Igorrek lan bikaina egin zuten bai ekoizpenean eta baita grabaketan ere, eta Josu Erviti arduratu zen kanta masterizatzeaz.

Artikulu honetan ezin dugu ikus-entzunezko produktore eta kameralari Diego Azanza ahaztu. Ikasle ohia bera ere, hertsiki elkarlanean aritu dena estudioetako grabaketa prozesu osoan.

Aurrerapen honekin, erreportaje hau amaitu eta hurrengoari bide eman nahi genioke eta, bertan, Diego izanen dugu protagonista.