Antzerkia

Hegazti errariak nola

Iñigo Satrustegi 2021-05-09 Jone Bengoaren 'Kabia' izango da aurtengo Gasteizko Zurrunbilo antzerki jaialdiaren emanaldietako bat. Gasteizera lanera iritsitako emakumeen testigantzak hartu ditu hizpide lanak

Agertokietatik, migranteen ahots

izaro mendieta 2021-02-23 Oñatin estreinatu ostean, han eta hemengo agertokietan da Euskal Herrian bizi diren migranteei espazioa ematen dion antzezlana; publikoa gogoeta egitera gonbidatzen duena

Adiskidetasunaren mugak

Ainhoa Bretos 2021-01-31 Obra berria estreinatu berri du Txalo Produkzioak konpainiak: 'Konpromisoa'. Adiskidetasunak dituen gora-beherak agerian utziko dituzte antzezlanean zehar Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek

Zahartzaroaren aldarria oholtzara

Zihara Jainaga 2021-01-19 Mari Luz Estebanen 'Andrezaharraren manifestua' liburuan oinarritutako lan eszenikoa sortu du Metrokoadroka Sormen Laborategiak. Zahartzaroa hizpide duen performanceak antzerkia, musika eta poesia uztartzen ditu

Aitor Etxarte, Pabilioi 6ko Gazte Konpainiako kidea

"Askotan lortzea zaila dena emango digu espazio honek, gure lana egiteko aukera"

I. Mendieta 2020-11-20 Bosgarren urteurrenarekin batera, bere bidea hasi du Pabiloi 6ko Gazte Konpainiak. Bere egoitza du orain, eta horrek aukerak bezain beste ardura ekarriko dizkie

Gertuko antzerkiaren abagune

Izaro mendieta 2020-11-19 Hamar urte bete dira hutsetik Pabiloi 6 Arte Eszenikoak sortu zutenetik; ordutik, hamaika saio, tailer, erakusketa€ eskaini ditu; betiere, publikoarengandik gertu

"Ehungintzako emakume langileen borrokan oinarritutako istorio bat da"

Uxue Gutierrez 2020-10-07 Familia baten adibidea oinarri, iraultza industriala eta garai hartan sortutako egoera eta gatazkak jorratzen ditu 'Kotondarrak' txotxongilo antzerkiak. Anita Maravillas konpainiak ondua, gaur taularatuko dute Zornotza Aretoan

Bizitza bera bezalakoa

Zihara Jainaga 2020-07-16 Agurtzane Intxaurragaren 'Tonbola' kaleko ikuskizun berria jada hasi da emanaldiak eskaintzen. Umorea eta salaketa uztartuz, egungo Europan eta migrazioan ardazten da Hika Teatroa konpainiaren antzezlana

Lurrun arteko kontraesanak

Ainhoa Bretos 2020-05-04 Orain dela urtebete irabazi zuen Galder Perezek Kafe Bar Bilbo gidoi sariketa, eta testua eszenatokira eramango du orain. Olatz Gorrotxategik zuzendu du 'Lurrun minez' antzezlana

,
,
,
noticias de noticiasdenavarra