Síguenos en redes sociales:

Azken abentura, bortz egun harreman berriak sortzen

ondorengo lerroek gure ikasleek proiektu honekin bizi zuten esperientzia biltzen dute egunez egun

Azken abentura, bortz egun harreman berriak sortzen

Astelehena

Apirilaren 12an astelehena, goizeko 9.00etan Lesakako plazatik Basaurirantz abiatu ginen.

Bi ordu eta gero, hara ailegatu ginenean, guk egindako bertsoak eta opariak eman genizkien basauriarrei. Beraien ikastola erakutsi ziguten, gurearekin konparatuta hagitz handia da. Hiria erakutsi ziguten, leku batek Urbi izena du bi ibaiak han elkartzen direlako: Ibaizabal eta Nerbioi.

Bukatzerakoan, ikastolara abiatu ginen eta han bazkaldu genuen.

Arratsaldez, Bilbora joan ginen eta ibiliz Guggenheim museoa ikusi genuen baina kanpotik. Argazkiak atera eta ondoko parkean berendu eta jolastu genuen.

Azkenean, metroa hartu genuen eta Etxabarrira iristean autobusa hartu genuen Arizko ikastolara joateko. Zazpietan iritsi ginen eta han guraso guztiak gure zain zeuden binaka, haien etxeetara joan ginen lotara.

Asteartea

Apirilaren 13an, asteartea, goizean Urdaibaira joan ginen. Urdaibai biosfera erretserba da eta natur gune babestua. Han Madariaga dorretxea ikustera joango ginen, bertan bio aniztasuna zer den erakutsi ziguten: bertako ekosistema, landareak eta animaliak. Lekuaren izena hortik etorri daiteke, han basurde aunitz daudelako.

Eguerdian, Laidara joan ginen, han neoprenoak jantzi eta piraguan nola ibiltzen zen azaldu ziguten. Erakutsi eta gero binaka bertako hondartzan piraguan ibili ginen. Gero, Gernikako juntetxea eta Gernikako arbola ikusi genuen eta neska batek bere historia kontatu zigun. Orain dela denbora asko bilkurak arbolaren inguruan egiten ziren. Azkenik han ondoan dagoen parke batean bazkaldu eta jolastu ondoren autobusez Basaurira itzuli ginen.

Asteazkena

Asteazkenean, Arizko ikastolan elkartu ginen. Etxebarrira autobusez joan ginen eta metroa hartuta, Nautika eskolan sartu ginen. Han, lehen, itsasontzian ibiltzen zirenean, izarren bidez nola jakiten zuten non zauden erakutsi ziguten. Itsasontzien motorrak nola fun-tzionatzen zuten itsasontzia hondoratzen bazen zein boteak bota-tzen ziren uretara eta nola ireki-tzen ziren ere esplikatuz ziguten. Gero Saltillo itsasontzia ikusi genuen, sartu ere egin ginen barrura eta oheak, sukaldea, komuna, beraien komunikatzeko tresnak.? ere ikusi genituen. (XIX. mendeko belaontzi bat zen). Lantxa batean ere ibili ginen, eta buelta bat eman genuen: Ferria ikusi genuen.

Parke batean bazkaldu ondoren Lesakarantz itzuli ginen.

Lesakara ailegatzean, Pilotegi baserrira joan ginen, zazpi behi, oilo batzuk eta txakur bat zituen. Baserritarrak behiak itzitzen erakutsi zigun eta baita guri probatzen utzi ere. Ikastolara bueltatu ginen, eta Basaurikoak Lesakakoen familietara etorri ziren lo egitera.

Ortzeguna

Ortzegun goizean Zugarramurdin akelarreak egiten zituzten kobazuloa ikustera joan ginen. Akelarrea sorginek suaren inguruan egiten zuten besta zen. Kobazuloaren sarreran neska lesakar batek bakoitzari mapa bat eman zigun kobazuloaren ibilbidearekin. Sorginen museoa ezagutzera ere joan ginen eta han sorginen historia kontatu zigun hango neska batek, akelarrearena, inkisizioarena...

Gauza asko ere ikusi genituen, erratzak, antzinako sorginen izenak (bi lesakarrak ziren) antzinako sukaldeak bere sendagai belarrekin? Sorginen museotik ateratzerakoan frontoi batean bazkaldu genuen. Bazkaldu eta gero parkean jolastu genuen tirolinan ibiliz. Gero Bertizeko parkea bisitatu genuen. Bertizen historia kontatu ziguten eta gero altxorraren bila jolastu ginen. Altxorraren bila jolasteko parkean dauden zuhaitz mota ezberdinak aurkitu behar ziren. Arratsaldeko zazpietan autobusez Lesakara bueltatu ginen.

Ortzilara

Apirilaren 16an ostirala goizean goiz ikastolara joan ginen Basaurikoen maletekin eta maletak utzi eta gero herria ezagutzera joan ginen: Zabaleta, Minddurinea, Matzinbeltzenea? Artisautza ere egin genuen: talogintza eta forjagintza. Talogin-tza: Igantziko andre batzuk taloak egiten erakutsi ziguten eta gero jan egin genituen txokolatearekin edo gaztarekin. Oso onak zeuden.

Forjagintza: Ikastolatik Pedro Lantxen tailerrera joan ginen. Han, tailerrean lana nola egiten zuen erakutsi zigun: Burdina berotu eta forma ematen. Berak dioenez, burdina bero-bero dagoenean plastilina bezala omen da. Ondoren bere tailerreko lanak erakutsi zizkigun eta horietako bakoitzak istorio bat omen du. Gero bere museoa ikustera joan ginen komentura, han zituen bere hainbat tresna: Talo-burdina, balan-tza? Baita eskulturak ere: ezpata-dantzariak zubigainekoa dantza-tzen, zerri hilketa egiten, Olentzero piparekin eseria? Hori dena ikusita Basaurikoei zubi-gainekoa dan-tzatu genien eta bat edo bertzeari ere dantzatzen erakutsi.

Igantzi aldera ibilaldia egin genuen bidean bazkalduz eta lautan ikastolara itzuli. Han Basauriarrek opariak banatu zizkiguten eta guk ere Tantirumairuko argazki albuma eman genien. Penaz elkar agurtu ondoren,basauriarrak Basaurira itzuli ziren.