Trengintza hiztegi espezializatua osatu dute euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez
Arloko 4.830 kontzeptu biltzen ditu, 15 alorretan sailkaturik, eta Interneten kontsultatu daiteke
BILBO. Bere arduradunek jakinarazi dutenez, hiztegiak trenaren arloko 4.830 kontzeptu biltzen ditu, 15 alorretan sailkaturik, eta Interneten kontsultatu daiteke dagoeneko, https://trenhiztegia.eus/ helbidean.
Hiztegiaren arduradunen arabera, trengintzaren sektorean etengabe sortzen dira termino berriak, hizkuntza batean baino gehiagotan, eta termino horiek guztiak jaso eta gizartearen esku jartzea izan da proiektu honen helburua.
Trengintzako sektorerako erabilgarri izateaz gain, hiztegia beste sektore batzuetan ere baliatu ahal izango dute (itzulpengintza, kazetaritza, hezkuntza). Hiztegi hau euskararen normalizazioan ere lagungarri izatea da helburu, eta horretarako, euskara beste hizkuntzen pare jarri nahi izan da.
Hiztegi berria Bilbon aurkeztuko dute, ostegunean, uztailaren 21ean, Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Garraioko sailburuordeak, Leire Cancio Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiak eta Garbiñe Alkiza hiztegiaren zuzendari teknikoak (Elhuyar Fundazioa).
Más en Actualidad
-
Sánchez reivindica desde Mauritania una migración "segura, regular y ordenada"
-
El Centro de Simulación de la UPNA, en el listado de Centros de la Sociedad Española de Simulación Clínica y Seguridad del Paciente
-
Bruselas eleva los presupuestos para la UE a 2 billones de euros para el periodo 2028-2034
-
Un estudio con científicos de la Universidad de Navarra descubre cómo la bacteria de la brucelosis engaña al sistema inmunológico