Lezamako EAJren hazkunde jarraitua
Nahiz eta gehiengo nagusia mantendu, alderdiak bere emaitzak hobetu eta zortzi aulki izango ditu Udalean
Lezama - Lezamako EAJk oso berri onak jaso zituen maiatzaren 26ko bozken ostean, izan ere, aurreko hauteskundeetan jasotako emaitza onakh obetzea lortu zuen Jon Ander Aurrekoetxea buru duen alderdiaren proiektuak. 2015 urtean EAJk gehiengo osoa lortu zuen sei zinegotzirekin, EH Bilduk izan zituen bosten aurrean. Aldiz, oraingoan, zortzi aulki bereganatu ditu, EH Bilduren hiruen aurrean, bere Lezamako nagusitasuna nabarmenki azpimarratuz.
“Datozen lau urteetarako, Udal honek ibilbide barri bati ekingo dio gaur. Udalbatza eratzea garrantzitsua da, baina ez gure karguez jabetzen garelako, baizik eta gure herritarrak ordezkatzeko ditugulalako. Lezamar guztiei nire esker ona agertu nahi diet emon diguten babesagaitik, botoa guri emon digutenei eta beste aukera batzuen alde egin dutenei Lezamarentzako onena bilatuz”, adierazi zuen Aurrekoetxeak atzo ospatutako Osoko Bilkura berezian. Bestalde, elkarlanaren garrantzia azpimarratu zuen alkate lezamarrak: “Legealdi honetan elkarrizketa, lankidetza eta errespetua oinarri hartuta lan egin behar dugu arazoei konponbideak bilatzeko. Zenbat eta lankidetza handiagoa lortu, errazagoa izango da Lezama hobea lortzea. Azken finean, gure helburua herria hobetzea delako”. - O. Pérez
Más en Actualidad
-
Un terremoto de 4,4 grados sacude Nápoles, el mayor de los últimos 40 años pero sin daños
-
Irán celebrará elecciones presidenciales el 28 de junio tras la muerte de Raisí
-
El drama de los retrasos para valorar la discapacidad en Navarra: “No me puedo levantar de la cama y llevo 15 meses a la espera”
-
Herido un joven en un accidente de tráfico en la carretera NA-134 en Mendavia